Txapeldunen Liga
TXAPELDUNEN LIGA
PSG-Real Madril, Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako partida nagusia
EITB MEDIA
Asteartean hasiko dira jokatzen Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako aurreneko bi partidak: PSG - Real Madril eta Sporting Portugal - Manchester City.
-
Messi, Kylian eta Di Maria entrenamentuan. Argazkia: EFE
Otsailaren 15ean jokatuko dira Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako lehen joaneko partidak. PSG eta Real Madril elkarren aurka ibiliko dira Printzeen Parkean 21: 00etan. Sporting Portugal berriz, Manchester Cityren zain egongo da.
PSG eta Real Madrilen arteko neurketak zeresan handia du. Sergio Ramosek ezin izango du talde zurian jokatu, lesionaturik jarraitzen duelako. Hala ere, Messi eta Neymar, orkatila sendaturik, bertan izango dira. Carlo Ancelottik guztiz sendatu den Ferland Mendyren, Marianoren eta Karim Benzemaren aldeko apustua egin du.
Portugalgo hiriburuko Jose Alvalade estadioan jokatuko dute Sporting Portugal eta Manchester Cityk. Ingalaterrako taldeak ez du Kyle Walkerren parte-hartzea izango, zigortuta baitago. Era berean, Gabriel Jesus eta Jack Grealish ez dira bertan izango, lesionatuta daudelako. Portugaldarrek, aldiz, jokalari guztiak prest dituzte Pedro Gonçalves 'Pote' berreskuratu ondoren.