Itxi

Txapeldunen Liga

Bayern-Chelsea

Heynckesek bere bigarren Europako Kopa nahi du eta Bayernek bosgarrena

Erredakzioa

Heynckes denboraldi honen hasieran itzuli zen Bayernera, besteak beste, Athletic, Tenerife, Real Madril, Benfica, Schalke eta Bayer Leverkusen zuzendu ostean.

01:21
Heynckesek bigarren Txapeldunen Liga nahi du
Real Madrilek zazpigarren Europako Kopa lortu zuen Jupp Heynckesen zuzendaritzapean. Alemaniako entrenatzaileak orain bere bigarren garaipena lortu nahi du Txapeldunen Ligan. Era berean, Bayernek bosgarren txapelketa lortuko luke.

Heynckes denboraldi honen hasieran itzuli zen Bayernera (80ko hamarkadan bi Bundesliga irabazi zituen talde berean), besteak beste, Athletic, Tenerife, Real Madril, Benfica, Schalke eta Bayer Leverkusen zuzendu ostean.

Gainera, Bayernera itzuli baino urte batzuk lehenago erretiroa hartu behar zuela iragarri zuen Heynckesek, eta berriz aulkian ikusi behar zutela inok gutxik espero zuen.

Ezberdina

Van Gaal eta Europako beste entrenatzaile batzuk ez bezala, futbola asmatu duenaren itxurak ez ditu egin Heynckesek. Munichera proiektu eta sistema bat inposatu nahian ez zen bueltatu. Taldean finkatuta zegoena bere egin eta etekina ateratzen saiatu zen.

Horrela, Van Gaalek utzitako herentzia ona onartu zuen Heynckesek.

Chelseari irabazten baldin badio, Heynckesek bi Txapeldunen Liga bi talde ezberdinekin irabaztea lortuko luke, Ottmar Hitzfeld (Borussia Dortmund eta Bayern), Ernst Happel (Feyenordeta Hamburgo) eta Jose Mourinho (Oporto eta Inter) aurretik egin bezalaxe.