Itxi

Txapeldunen Liga

Multzoen fasea (1. jard.)

Barça aise nagusitu da Plzenen aurka, Napolik irabazi egin dio Liverpooli eta Bayernek Inter mendean hartu du

A. B. E. | EITB Media

Bartzelonak 5 eta 1 irabazi dio Viktoria Plzeni eta Napolik erakustaldia eman du Liverpoolen aurka (4-1). Bayern Munichek garaipena bereganatu du Interren aurka (0-2). Ajaxek 4-0eko emaitzarekin gainditu du Rangers eta Atletico Madrilek hiru puntu lortu ditu Portoren aurka (2-1).

  • Lewandowski

    Lewandowski, Plzeni artu dizkion hiru goletako bat ospatzen. Argazkia: EFE

Asteazken honetan (irailak 7) amaitu da Txapeldunen Ligako multzoen faseko lehen jardunaldia. A, B, C eta D multzoko taldeen txanda izan da, eta hainbat gol ikusteko ukera izan dute zaleek.

C multzoan Bartzelonak 5 eta 1 irabazi dio Viktoria Plzeni. Nabarmentzekoa izan da Robert Lewandowskiren hat-tricka. Bestalde, Bayern Munivchek mendean hartu du Inter Milan 0-2ko emaitzarekin. Ondorioz, Bartzelona da lider, Bayern bigarren, Inter hirugarren eta Plzen azkena.

Gol zaparradak ikusi ahal izan dira A multzoan. Napolik eman du jardunaldiko ezustekoa Liverpooli 4 eta 1 irabazita. Gainera, Ajax aise nagusitu da Rangersen aurka (4-0). Ajax da multzoko liderra Napolirekin batera, Liverpool dago hirugarren postuan eta Rangers azkenengoan.

B multzoan Atleticok irabazi egin dio Portori (2-1) amaiera zirraragarria izan duen norgehiagoka. Madrilgo taldeak 91. minutuan sartu du lehen gola, Portok penaltiz berdindu du 96.ean, eta Griezmannek 101. minutuan sartutako golak eman dizkio hiru puntuak Espainiako aldeari. Multzoko beste partidan Brujasek Bayer Leverkusen mendean hartu du (1-0). Sailkapeneko lehen postuan da Atletico Madril, Brujas bigarren, hirugarren postua Portorentzat da, eta azkena Leverkusenentzat.

Sportingek Eintracht Frankfurten aurka garaipena lortu du (0-3) Alemanian eta argi utzi du final-zortzirenetarako txartelaren bila doala. Tottenham 2 eta 0 gailendu zaio Olympique Marsellari, Richardlisonek bi gol sartu dituen lehian. D multzoko liderra da Sporting, Tottenhamekin batera. Marsella eta Eintracht Frankfurt hirugarren eta laugarren dira hurrenez hurren.