Itxi

Txapeldunen Liga

Multzoen fasea

Bartzelonak final-zortzirenetarako txartela lortu nahi du Eskozian

Erredakzioa

Celticen aurka jokatuko du asteazken honetan (20:45ean), eta garaipenak hurrengo fasera sailkatzea bermatzen dio talde katalanari. Bestalde, Valentziak garaipena behar du BATEren aurka.

  • Bartzelonak 2-1 irabazi zion Celtici Camp Noun azken minutuan lortutako golari esker. Argazkia: EFE

Asteazken honetan Txapeldunen Ligako E, F, G eta H multzoetako taldeek jokatuko dute multzoen faseko laugarren jardunaldia. Partida gutziak, 20:45ean hasiko dira.

Bartzelonak Celtic izango du aurkari Eskozian. Tito Vilanovak zuzentzen duen taldeak garaipena lortu nahi du final-zortzinetarako sailkapena bermatzeko. Celticek zail jarri zizkion gauzak Barçari Camp Noun, eta etxean garaipena lortzen saiatuko dira eskoziarrak. Pique deialdian sartu du Vilanovak, eta hasieratik joka dezake Mascheranorekin batera defentsaren erdian. Bartzelona da multzoko liderra bederatzi punturekin, eta Celtic bigarren sailkatua da, lau punturekin. Spartak Moskvak hiru puntu ditu, eta Benficak puntu bat besterik ez du lortu.

F multzoan Valentziak BATE Borisov izango du aurkari Mestallan. Valentziarrek garaipena behar dute arazoetan ez sartzeko. Pellegrinoren zalantza Soldadori aurrealdean nork lagunduko dion izango da; Valdezek edo Jonasek. BATE (liderra), Bayern Munich (bigarren) eta Valentzia (hirugarren) seina punturekin berdinduta daude. Lille da azken sailkatua, eta frantziarrek ez dute punturik lortu.

Celtic-Bartzelona partidako ustezko hamaikakoak:

Celtic: Forster; Izaguirre, Ambrose, Wilson, Brown, Ledley, Mulgrew, Lustig, Wanyama, Samaras eta Hooper.

FC Barcelona: Valdes, Alves, Pique, Mascherano, Alba; Busquets, Xavi, Iniesta, Pedro; Villa eta Messi.