Itxi

Txapeldunen Liga

Multzoetako fasea

Celticek ezusteko handia eman du Barçaren aurka

Erredakzioa

Vilanovaren mutilek 2-1 galdu dute Eskoziako taldearen aurka, eta Valentziak garaipen garrantzitsua lortu du BATE Borisoven kontra (4-2). Pellegrinoren mutilek F multzoko bigarren postua sendotu dute.

  • Celticeko jokalariak garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

    Celticeko jokalariak garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Celticek garaipen ikusgarria lortu du Txapeldunen Ligako multzoetako faseko laugarren jardunaldian Bartzelona indartsua (2-1) gaindituta. Eskoziako taldeak jardunaldiko ezustekoa eman du, baina Tito Vilanovaren mutilek G multzoko lidergoan jarraitzen dute. Celtic, 7 punturekin, bigarren kokatu da sailkapenean. Multzoko beste norgehiagokan Benficak aise gainditu du Spartak Moskva (2-0).

F multzoan, Valentziak bigarren postua sendotu du BATE Borisov 4-2 gaindituta. Pellegrinoren mutilek garaipen garrantzitsua eskuratu dute, eta hurrengo faserako sailkatzea lortzeko aurrerapauso handia eman dute. Gainera, Bayern Munichek 6-1 jipoitu du Lille, eta Heynckesen mutilek lidergoan jarraitzen dute.

Juventusek eta Chelseak garaipen garrantzitsuak eskuratu dituzte, E multzoan. Italiako taldeak 4-0 jipoitu du Nordsjaelland, eta Londreseko taldeak asko sufritu behar izan du Shakthar Donetsk gainditzeko (3-2).

Gainera Manchester Unitedek hurrengo faserako sailkatzea eskuratu du Braga (1-3) gaindituta. Fergusonen mutilek, 12 punturekin, H multzoko lidergoa ziurtatu dute. Beste neurketan, Galatasarayek 1-3 irabazi du Crujen aurka.

4. jardunaldiko emaitzak:

E multzoa:

Juventus-Nordsjaelland 4-0

Chelsea-Shakhtar Donetsk 3-2

F multzoa:

Valentzia-BATE Borisov 4-2

Bayern-Lille 6-1

 G multzoa:

Benfica-Spartak Mosku 2-0

Celtic-Bartzelona 2-1

H multzoa:

Cluj-Galatasaray 1-3

Braga-Man. United 1-3