Itxi

kirolak

Gaur arratsaldean

Bilbao Basketen eta Lointek Gernikaren Europako partidak, zuzenean, EITB Median

EITB MEDIA

Beltzezko gizonek Greziako Peristeriru bisita egingo diote, 18:30ean, Andreas Papandreou pabiloian. Lointek Gernikak, berriz, Hungariako NKA Unibersitas Pecs izango du aurkari, 20:00etan, Malosten. EITB Mediak bi hitzorduak emitituko ditu.

  • Surne Bilbao Basketek Peristeri greziarraren kontra jokatuko du

    Surne Bilbao Basketek Peristeri greziarraren kontra jokatuko du

Surne Bilbao Basketek eta Lointek Gernika Bizkaiak Europako partidak dituzte arratsalde-gau partean, eta EITB Mediak biak ikusteko aukera emango du. 

Bilbao Basketek jokatuko du lehendabizi, 18:30ean, Peristeriren aurka, Grezian, FIBA Europa Koparen laugarren jardunaldian. Jaume Ponsarnauk entrenatzen dituen gizonek lehen jardunaldiko porrotaren errebantxa nahi dute, 81-84 estu batekin galdu baitzuten Miribillan. Norgehiagoka ETB4n eta eitb.eus-en izango da ikusgai.

Bestetik, Lointek Gernika Bizkaiak Hungariako NKA Unibersitas Pecs hartuko dute Malosten, 20:00etan. Bizkaiko taldeak ere joaneko aurkako emaitza irauli nahi du (62-60), C taldeko lehen postua eskuratzeaz gain. Eitb.eus-ek streamingez emango du.