kirolak
Zuzenean
Bilbao Basketen eta Bidasoa Irunen partidak, gaur arratsaldean, EITB Median
EITB MEDIA
Beltzezko gizonek Txekiako Pumpa Basket Brnoren bisita izango dute Miribillan, FIBA Europe Cup saskibaloi txapelketan; Bidasoa Irunek Saint Raphaelen aurrean jokatuko du, etxetik kanpo, EHF Europa Ligako neurketan. EITB Mediak bi hitzorduak emango ditu.
-
EITB Median izango dira ikusgai bi partidak
EITB Mediak Bilbao Basketen eta Bidasoa Irunen Europako hitzorduak emango ditu astearte honetan. Bilboko taldeak PUMPA Basket Brno hartuko du Miribillan, 20:00etan; FIBA Europa Kopako hasierako fasean E taldeko lidertza lortzeko geratzen zaizkion bi tramiteetako lehena izango da.
Iragan astean Peristeriren kantxan lortutako garaipenari (64-86) esker, arerio nagusiarekin duen lehiako aldea berreskuratu zuen.
Bidasoa-Irunek EHF Europa Ligan jarraitzeko aukerak ditu jokoan gaur, Frantziako Saint Raphaelen etxean, 20:45ean hasita.
Alex Mozasek entrenatzen duen taldeak galdu egin zuen larunbatean, azken segundoan, Torrelavegaren kontra, Europan jokatzeko txartela lortzeko izango duen arerio nagusietako batean aurrean, alegia. Gaur, porrot hori irauli beharko dute, multzoko bigarren lekua partekatzen duen taldearen aurrean.
Bi hitzorduak jarraitzeko aukera egongo da, ETB4n eta eitb.eus-en, streamingez.

