Itxi

kirolak

1. fasean dauden erkidegoetan

Zaleak futbolera eta saskibaloira bueltatzea baimendu du Espainiako Gobernuak

AGENTZIAK | EITB MEDIA

LaLigako azken bi jardunaldiek eta Endesa Ligan jokatzeko geratzen diren partidek zaleak izango dituzte harmailetan pandemiako lehenengo fasean dauden erkidegoetan.

  • Wanda Metropolitano Atletico Madrilen zelaian, harmailak hutsik

    San Mamés con pblico en sus gradas. Foto: EFE

Futboleko Lehen eta Bigarren Mailetako eta saskibaloiko ACBko (Endesa Liga) partidetara publikoa bueltatzea baimendu du Espainiako Gobernuak asteazken honetan. Hala ere, erkidegoek ezarritako neurrien araberakoa izango da publikoaren itzulera.

Pandemiaren lehen fasean dauden erkidegoetan itzuliko ahalko dira zaleak estadioetara, Jose Manuel Rodriguez Uribes Kultura eta Kirol ministroak Osasuneko Lurralde arteko Kontseiluan adierazi duenez.

"Publikoa izango dugu LaLigako azken bi jardunaldietan, baita Endesa Ligan geratzen diren jardunaldietan, pandemiaren lehen fasean dauden erkidegoetan. Osasun neurriak izango dituen protokoloa egingo dugu. Osasun-egoera ona den erkidegoetan hasiko da publikoa estadioetara eta pabilioietara sartzen", adierazi du Rodriguez Uribesek. 

Saskibaloiaren kasuan, pabilioiek edukieraren ehuneko 30a hartu ahalko dute, beti ere 5.000 zaleko kopurua gainditzen ez badute.

Hauek dira publikoarekin jokatuko diren partidak:

Aste honetan Valentzia – Eibar eta Vila-real – Sevilla Lehen Mailako partidek zaleak izango dituzte harmailetan. Bata zein bestea 37. jardunaldiari dagozkienak dira, eta igandean jokatuko dira 18:30etik aurrera. Bigarren Mailari dagokionez, Castello – Ponferradina eta Lugo – Mirandes neurketak izango dira jarraitzaileek bertatik bertara ikusi ahalko dituztenak (16:00etan, eta 18:30ean jokatuko dira, hurrenez hurren).

Santander Ligako hurrengo jardunaldian, berriz, txapelketako azkena izango dena, Elx – Athletic (Martinez Valeron), Levante – Cadiz eta Celta – Betis norgehiagokak izango dira ikusgai.