Publizitatea
Itxi

2021/05/12

20:31

Futbola

ZALEAK ZELAIETAN

Valentzia – Eibar eta Elx – Athletic partidak ikusleekin jokatu ahalko dira

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Armaginek igande honetan jokatuko dute valentziarren aurka (18:30), eta zuri-gorriek Ligako 38. jardunaldian bisitatuko dute Martinez Valero zelaia.

  • Joan zen denboraldiko Valentzia - Eibar partida.

    Joan zen denboraldiko Valentzia - Eibar partida. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Jose Manuel Rodriguez Uribes Kultura eta Kirol ministroak asteazken honetan iragarri duenez, Santander Liga eta SmartBank Ligako zenbait partidatan publikoa egon ahal izango da.

Rodriguez Uribesen hitzetan, aste honetan Valentzia – Eibar eta Vila-real – Sevilla Lehen Mailako partidetan zaleak izango dira harmailetan. 37. jardunaldiko bi partidak igandean jokatuko dira, 18:30ean. Bigarren Mailari dagokionez, Castello – Ponferradina eta Lugo – Mirandes neurketak izango dira jarraitzaileek bertatik bertara ikusi ahalko dituztenak (16:00etan jokatuko da lehenengoa eta 18:30ean, berriz, bigarrena).

Santander Ligako hurrengo jardunaldian, txapelketako azken jardunaldian, Elx – Athletic, Levante – Cadiz eta Celta – Betis norgehiagokak izango dira ikusgai.

"Ez dira partida guztiak, baina Ligari eta zaleei entzuteko pauso esanguratsua da", gaineratu du ministroak, eta pandemiaren 1. fasean dauden lurraldeetara mugatzen dela zehaztu du.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;