Itxi

2022/01/19

15:35

kirolak

Kronologia

Nola ari zaie eragiten covid-19a euskal talde eta kirolariei 2022an?

EITB MEDIA

Koronabirusak eragindako positiboek eragina dute gure ordezkariak dauden kirol-lehiaketen ohiko funtzionamenduan.

  • Koronabirusaren eraginak euskal kirolean 2022. urtean.

    Koronabirusaren eraginak euskal kirolean 2022. urtean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Covid-19aren aldaera berriek eragiten ari diren positiboen olatuek ondorio zuzena izaten ari dira kirol-lehiaketen ohiko funtzionamenduan, partidak atzeratu eta txapelketak bertan behera geratzen ari baitira.

Honako hau koronabirusak 2022an euskal talde eta kirolarien artean eragiten ari den ondorioen kronologia da:

Urtarrilak 19

> Cadi la Seu eta Lointek Gernikaren arteko partidak, Endesa Ligako 15. jardunaldiari dagokiona, badu data berria: urtarrilaren 26an jokatuko dute, 20:00etatik aurrera.

> Aitor Elizegi Athleticeko presidentea, positibo covid-19an.

Urtarrilak 18

> Atzeratu egin dute Lointek Gernika eta Leganesen arteko partida, Endesa Ligako 14. jardunaldikoa, Madrilgo taldean agertutako positiboengatik.

Urtarrilak 17

> Euroligako 20. jardunaldiari dagokion Bitci Baskonia - Anadolu Efes partida martxoaren 8an (asteartea) jokatuko da. Arabako taldearen eta Turkiakoaren arteko neurketa urtarrilaren 11rako aurreikusita zegoen, baina atzeratu egin zen Baskonian antzeman zen covid-19 agerraldiarengatik.

Urtarrilak 15

> Primera Iberdrolako Realak eta Bartzelonak igandean, Zubietan, jokatu behar zuten partida atzeratu egin dute, talde donostiarrean hautemandako positiboengatik. Lehiaketa Batzordeko epaileak atzeratzeko erabakia konfirmatu du eta partida jokatzeko data berria adostu beharkodute orain.

Urtarrilak 14

> Atzeratu egin da Bera Berak igande honetan Cicar Lanzarote Zonzamasen aurka jokatu behar zuen partida, Kanarietako taldean atzemandako positiboen ondorioz. Guerreras Iberdrola Ligako 11. jardunaldiari zegokion neurketa zen.

> Kutxabank Araski - Bembibre neurketa ez da larunbat honetan jokatuko aurreikusita zegoen bezala, Leongo taldean koronabirus kasuak antzeman dituztelako. Emakumezkoen Endesa Ligako 17. jardunaldiari zegokion neurketa zen.

Urtarrilak 13

> Surne Bilbao Basketeko beste jokalari batek positibo eman du covid-19an. Bilboko taldeak argitaratutako ohar baten arabera, "gainerako jokalariei beste PCR proba bat egin zaie gaur", osteguna.

> Larunbat honetan, urtarrilaren 15ean, jokatzekoa zen Lointek Gernika-Tenerife partida atzeratu egin dute, Kanarietako taldean agertutako positiboen eraginez.

> Jagoba Arrasate bueltan da Osasunako entrenamenduak zuzentzera, covid-19a gainditu ostean

Urtarrilak 12

> Jagoba Arrasate Osasunaren entrenamenduak zuzentzera bueltatuko da ostegunetik aurrera. Berriatuko teknikariak, joan den urtarrilaren 3tik Taxoaretik urrun dagoenak, covid-19a atzemateko hiru proba gainditu ditu emaitza negatiboarekin.

Urtarrilak 9

> Deportivo Alavesek, igandean egindako mediku probetan bi positibo antzeman ditu, eta ez dira egongo Athletic Cluben aurkako partidan. Jokalarien izenak ez dituzte eman.

Urtarrilak 8

> Bertan behera geratu da Bitci Baskonia – Anadolu Efes Euroligako neurketa.

Bitci Baskoniaren eta Anadolu Efesen arteko partida, Euroligako 20. jardunaldiari dagokiona eta urtarrilaren 11rako programatuta zegoena, bertan behera geratu da Gasteizko taldean koronabirus positibo gehiago agertu direlako, gaur egindako PCR proben ostean.

Urtarrilak 7

> Surne Bilbao Basket - Unicaja, Endesa Ligan atzeratutako 15. jardunaldiko partida, asteazkenean, urtarrilak 12, jokatuko da, 20:00etatik aurrera.

> SPAR Gran Canaria eta Lointek Gernika taldeek igandean jokatu behar zuten liga partida atzeratu egin dute, positiboengatik.

Urtarrilak 6:

> Araskik igandean UNI Gironaren aurka jokatu behar zuen partida bertan behera geratu da, talde kataluniarrean beste bi positibo hauteman ostean.

Urtarrilak 5:

> Breogan – Baskonia partida atzeratu dute, Gasteizko taldearen kasu positiboengatik

Bitci Baskoniako jokalariei eragiten dieten koronabirus kasu positiboen ondorioz, atzeratu egin behar izan dute igande honetan Rio Breogan eta Gasteizko taldearen arteko Endesa Ligako norgehiagoka.

Baskoniari jarraian atzeraten dioten hirugarren partida da, Endesa Ligako Hereda San Pablo Burgosen eta Euroligako Makabi Tel-Aviven aurkako neurketen ostean.

> IDK Euskotren - Valentzia atzeratu egin da, bisitarien kutsatzeengatik

Valentzia Basketek eta IDK Euskotrenek igande honetan Donostiako taldearen kantxan jokatu behar zuten partida, emakumezkoen Ligako hamaseigarren jardunaldiari dagokiona, atzeratu egin behar izan da, Valentziako taldearen covid-19 kasuen aurrean.

>  Positibo gehiago atzeman dituzte Bilbao Basketen, baina oraingoz eutsi egin diote Andorraren aurkako partidari

Surne Bilbao Basketek hiru positibo berri atzeman ditu bere lehen taldean, horietako bi jokalarienak, baina, momentuz, horrek ez du eragozten larunbat honetan jokatu beharreko Bilboko taldearen eta MoraBanc Andorraren arteko norgehiagoka (Miribilla, 19:15).

"Aste honetan egindako covid probetan hiru positibo berri detektatu dira, horietako bi jokalarienak. Kaltetuak isolatuta eta egoera onean daude ", jakinarazi du Bilbao Basketek, baina ez ditu kutsatuen izenak jakinarazi.

> Athleticekeko covid positiboek kutsadura gainditu dute, eta gertu dira Kopan Mantxa Realen aurka aritzeko

Athleticek covid-19agatik isolatuta zituen bajak berreskuratu ditu (lau futbolari eta Marcelino Garcia Toral entrenatzailea), eta Atletico Mancha Realari bisita egiteko Errege Kopako final-hamaseirenetako kanporaketan parte hartu hala izango dute, Bilboko taldeak jakitera eman duenez.

Horrela, Marcelino aulkian egoteaz gain, Asturiako entrenatzaileak Oier Zarraga, Unai Nuñez, Iñigo Lekue eta Raul Garcia erabili ahal izango ditu.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;