Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Castron jokatutakoa

TKEk ez ditu Flaviobriga Banderako emaitzak aintzat hartuko

Erredakzioa

TKEk erabakia hartu du dagoeneko Portugaleteko San Nicolas CRk eta Sanpedrotarra AEk aurkeztu zuten helegitearen gainean.

  • Tiranek irabazi zuen Flaviobriga Bandera. Argazkia: EFE

    Tiranek irabazi zuen Flaviobriga Bandera. Argazkia: EFE

PRENTSA OHARRA: LEHIAKETA BATZORDEAREN EBAZPENA: XIV. FLAVIOBRIGA BANDERA

Iragan abuztuaren 25ean Castro Urdialesen Flaviobriga Bandera jokatu ostean, Portugaleteko San Nicolas CRk eta Sanpedrotarra AEk inpugnazioak aurkeztu zituzten TKE elkarteko Lehiaketa Batzordean.

Espediente hori bideratuta, Lehiaketa Batzordeak bere erabakiaren berri eman du irailaren 12an, eta elkarteko bazkide diren bi klub horien inpugnazioak aintzat hartzea erabaki, San Miguel Ligako sailkapen orokorrari dagokionez. Flaviobriga Banderako XIV. estropadako emaitzak ez dira aintzat hartuko sailkapen orokorrari begira, baina bai estropadako beste kirol arloei begira: estropadako sailkapena, garailea, sariak eta abar.

Horregatik, 2012ko San Miguel Ligako sailkapen orokorrean ezabatu egingo dituzte Castro Urdialesko estropadan banatutako puntuak, baina sailkapenarekin zerikusia duten beste kontu guztiak bere horretan utziko dituzte.