Itxi

X-deportes_campeonato parejas-X

X-deportes_campeonato parejas-X

Binakakoa

10. jardunaldia

Jaka – Martija vs Ezkurdia – Ladis Galarza, gaur, Tafallan

I. A. | EITB MEDIA

Sailkapeneko lehen bi postuetan dauden Elezkano II.a - Zabaleta eta Altuna III.a - Mariezkurrena II.a bikoteek igandean neurtuko dituzte indarrak.

  • Joseba Ezkurdia

    Joseba Ezkurdia

2021eko Binakako Txapelketa aurrera doa, eta asteburu honetan 10. jardunaldia izango da jokoan oso partida garrantzitsuekin.

Alde batetik, buruan dauden bi bikoteak arituko dira nor baino nor gehiago: zortzi garaipen dituzten Elezkano II.a eta Zabaleta eta, astelehenean Ezkurdiaren eta Galarzaren kontra galdu eta gero, zazpi dituzten Altuna III.a eta Mariezkurrena II.a.

Batetik, lehen itzuliko partida lehen postuan dagoen Elezkano II.a – Zabaleta bikoteak eraman zuen (22-15), eta igandean garaipena lortzea oso inportantea izango da lehen bi postu horietan bukatzea ziurtatzeko.

Bestetik, sailkapeneko lehen sei bikoteen artean egoteko, jardunaldi inportantea izango da honakoa Ezkurdia – Ladis Galarza, Olaizola II.a – Rezusta eta Peña II.a – Albisu bikoteentzat.

Lehen neurketa, Jaka – Martija eta Ezkurdia – Ladis Galarza bikoteak aurrez aurre jarriko dituena, gaur izango da, Tafallan.

10. JARDUNALDIA

Tafalla
(Martxoak 5, 22:00) Jaka – Martija vs Ezkurdia – Ladis Galarza

Labrit
(Martxoak 6, 17:15) Artola – Aranguren vs Peña II.a – Albisu

Eibar
(Martxoak 7, 17:15) Elezkano II.a – Zabaleta vs Altuna III.a – Mariezkurrena II.a

Muskiz
(Martxoak 8, 22:30) Olaizola II.a – Rezusta vs Urrutikoetxea – Imaz