Itxi

X-deportes_campeonato individual-X

X-deportes_campeonato individual-X

Buruz Burukoa

Apirilaren 15etik 18ra

Buruz Buruko Txapelketako final-zortzirenetako partidak eta emaitzak

EITB Media

Altuna, Zabaleta, Dario, Ezkurdia, Rezusta, Artola, Laso eta Jaka pilotariek jokatu dute final-laurdenetako ligaxka.

  • Final-zortzirenetako kanporaketak

    Buruz Buruko Txapelketako final-zortzirenetako kanporaketak. Argazkia: EITB Media

Buruz Buruko Txapelketako final-zortzirenetako kanporaketak asteburuan jokatu eta lau irabazleak final-laurdenetako ligaxkara sailkatuko dira.

ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dituzte partida guztiak.

Final-laurdenetako ligaxkako bi multzoetako neurketak apirilaren 24ko eta maiatzaren 1eko eta 8ko asteburuetan jokatuko dira. Maiatzaren 14an eta 15ean izango dira finalerdiak, eta finala bi aste geroago (maiatzaren 29an) jokatuko da Nafarroa Arenan.

Final-zortzirenetako partiden datak eta ordutegiak:

Apirilak 15, ostirala:

Urrutikoetxea-Dario (5-22)

Apirilak 16, larunbata:

Laso-Peña II.a (22-13)

Apirilak 17, igandea:

Ezkurdia-Agirre (22-7)

Apirilak 18, astelehena:

Jaka-Irribarria (22-15)

Final-laurdenetako multzoak:

A MULTZOA: Altuna, Zabaleta, Dario eta Ezkurdia.

B MULTZOA: Rezusta, Artola, Laso eta Jaka.