Buruz Burukoa
Olaizola-Irujo, 22-7
Goizueta-Ibero, frontoietan, egungo klasikoa
@IsuskoAB
Aimar-Irujo nafarren arteko partidak klasikoak dira gaur egun. Aimarrek eraman du Buruz Buruko txapela oraingoan, Irujo baino askoz hobea izan bait da finalean.
-
Olaizola eta Irujo. Argazkia: eitb.com
Athletic-Real derbi klasikoaren antzera, Juan Martinez de Irujo eta Aimar Olaizolaren arteko neurketak goi mailako pilota partidak dira, egun pilotan dagoen klasikoa alegia.
Oraingoan ere Buruz Buruko txapelketan izan da lehia, 2005ean eta 2009an bezala. Lehenengo final hartan Olaizola izan zen txapelduna eta bigarrenean aldiz, Irujo.
Bizkaia frontoian giro bikaina egon da, harmailak jendez gainezka eta oraingoan Iberotar gehiago, hala ere, tanto gutxi ospatzeko aukera izan dute. Goizuetako zaleek gehiago gozatu dute Aimarrek aise eraman baitu neurketa (22-7).
Bi pilotari nafarren arteko lehietan goi mailako pilota ikusteko aukera izaten da normalean, hala eta guztiz ere, 7-7 berdinketan amaitu da partida; Aimar Olaizolaren erakustaldia bikaina izan da.
Aurkari, lehiaketa guztietan
Lau eta erdiko eta Binakako txapelketetan hainbat alditan izan dira aurrez aurre bi pilotariak, beraz, Goizuetako eta Iberoko herritarrek jakin badakite nolakoak diren beste pilotariaren zaleak.
Azken final honetan bezala giro handia frontoian, eta Irujo zein Aimarren aldeko oihuak behin eta berriz.
Irujo-Olaizola partidak
Buruz Burukoa
2009 Martinez de Irujo Olaizola II 22-12 Atano III
2006 Martinez de Irujo Olaizola II 22-17 Atano III
2005 Olaizola II Martinez de Irujo 22-18 Atano III
Binakakoa
2009 Martinez de Irujo - Goñi III Olaizola II - Mendizabal II 22-21 Atano III
2006 Martinez de Irujo - Martinez de Eulate Olaizola II - Zearra 22-11 Ogueta
Lau t'erdikoa
2011 Olaizola II Martinez de Irujo 22-12 Bizkaia
2008 Olaizola II Martinez de Irujo 22-17 Atano III