Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Ofiziala

Baiko enpresako pilotariak ekainaren 19an bueltatuko dira

eitb.eus

Aldi baterako lan-erregulaziotik aterako dituzte pilotari guztiak.

1:16
Mikel Urrutikoetxea

Asteartean Aspe enpresak bere pilotarien buelta iragarri ostean, gaur Baikoren txanda izan da.

Baiko Pilotak sare sozialen bitartez iragarri du itzulera: "Baiko Pilota enpresako pilotari guztiak eta gainerako langileak aldi baterako lan-erregulaziotik aterako dira eta beren ohiko jarduerera itzuliko dira ekainaren 19tik aurrera".

Konfinamendua baino lehen ospatutako azken pilota-jaialdia martxoaren 8an izan zen, Bilboko Bizkaia pilotalekuan.