Itxi

Pilota

Pilota

Pilota

Deseskalatzea

Pilota profesionala ekainaren 24an itzuliko da, Eibarko Astelenan

Agentziak | Erredakzioa

Baiko Pilota eta Aspe enpresetako bikote mistoak ariruko dira eta ETB1ek eta eitb.eusek zuzenean emango dute jaialdia.

  • Altuna eta Ezkurdia, partida batean

    Altuna eta Ezkurdia, partida batean. Argazkia: Efe.

Pilota profesionala ekainaren 24an itzuliko da pilotalekuetara, Eibarko Astelenan antolatu duten jaialdiarekin. Bertan Baiko Pilota eta Aspe enpresetako bikote mistoek jokatuko dute, ETBk ostegun honetan aurreratutakoaren arabera.

Jaialdia zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eusek 17:00etatik aurrera, baina enpresek ez dute oraindik iragarri zeintzuk pilotarik jokatuko duten.  

Aurreko egunetan, Baiko Pilota eta Aspe enpresek Behin-behineko lan erregulazio espedientean zeuden pilotariak errekuperatuko dituztela iragarri dute. Espedienteak martxoaren bukaeran hasi zituzten.

Koronabirusak eragindako osasun krisiaren aurretik jokatutako azken jaialdia Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatu zuten, martxoaren 8an.