cerrar buscador

Deseskalatze faseak

Neurriak

  • Kale, taberna, jatetxe eta txokoetan - Gehienez 6 laguneko taldeak.
  • Lonja eta antzekoetan - Jarduera oro debekatuta.
  • Gaubeila eta ehorzketetan - Gehienez 30 pertsona, aire zabalean, eta 6, leku itxietan.
  • Zahar-etxeetan bisitak - Pertsona bakar bat ordu bakar bat egunean.
  • Ostalaritzan, edukieraren % 50, terrazak eta kultura- eta erlijio-ekitaldiak salbu.
  • Ez federatutako kirola, bertan behera.
  • Jarduera fisikoa eta kirol-jarduera - Gehienez 6 pertsonako taldeak.
  • Turismo aktiboko eta naturako jarduerak - Gehienez 6 pertsonako taldeak.
  • Aisialdirako zentro eta akuarioetan - Gehienez 6 pertsonako taldeak.
  • Kale-edana - DEBEKATUTA.
  • Kirol-instalazioak: gehienezko edukiera, % 50.
  • Eremu publikoetan erretzea - 2 metroko gutxieneko distantzia.
  • Beti eserita, terrazan zein barran.
  • Gehienez 6 pertsonako taldeak.
  • Gutxienez 1,5 metroko distantzia.
  • Barruan, gehienez, edukieraren % 50 bil daiteke.
  • Lokala 00:00etan itxiko da.
  • Diskotekak, dantza-aretoak eta pubak - ITXITA.
  • Hoteletako, kanpinetako eta turismo-ostatuetako gune komunetan gehieneko edukiera % 60koa izango da.
  • Garraio publikoa - Azkeneko zerbitzua 01:00etan.
  • Gomendatzen da udalerritik ez irtetea, ez bada lan-arrazoiengatik, ikasketa-arrazoiengatik, mendekotasuna duten pertsonei laguntza emateko, edo osasun-zerbitzuetara joateko.
  • Gomendatzen da gizarte-topaketak mugatzea.
  • Kirol-jarduera bertan behera, abian dauden txapelketa ofizialak kenduta.
  • Kirol-jarduera, banaka.
  • Parkeak eta terrazak: 21:00etatik 06:00etara ITXITA, herritarren joan-etorrietarako salbu.
  • Alkohola saltzea DEBEKATUTA, 21:00etatik 08:00etara arte.
  • Saltokiak (janari-dendak, farmaziak eta zerbitzuguneak kenduta): 21:00etan ITXITA.
  • Ostalaritza: Barran eta zutik kontsumitzea, debekatuta.
  • Ostalaritza: 21:00etan itxiko du.
1 / 26 Hurrengoa
2021/07/2714:26
Gauetako istiluei Ertzaintzak neurriz aurre egingo diela azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak

Gauetako istiluei Ertzaintzak neurriz aurre egingo diela azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak

Jaurlaritzak dio zenbait gaztek euren burua kriminalizatzen dutela portaera desegokiekin. Kezka hor dago, Ertzaintzaren aurrean azken gau hauetan eman diren erantzun bortitzengatik. Gauzak horrela, Zupiriak ez du zehaztu etxeratze agindua eskatuko duten edo ez.
2021/07/2515:19
Botiloiz eta istiluz jositako gaua Bizkaian eta Gipuzkoan

Botiloiz eta istiluz jositako gaua Bizkaian eta Gipuzkoan

Poliziak hainbat botiloi desegin ditu Plentzia, Elorrio, Zumaia, Sopela, Irun, Mutriku eta Urretxun. Azken udalerri honetan, Villabonan eta Donostian pertsona bana atxilotu du Ertzaintzak.
2021/07/2414:22
Tabernen itxiera ordubete aurreratu den lehenengo gaua lasai joan da

Tabernen itxiera ordubete aurreratu den lehenengo gaua lasai joan da

Ertzaintzak hainbat botiloi desegin behar izan ditu bart hainbat herritan, baina ez da istilurik izan. Taldera hurbildu edota megafonia erabiliz aritu dira Poliziak. Ez da atxiloketarik izan.
2021/07/2408:41
Gazteria, beti jomugan pandemia garaian

Gazteria, beti jomugan pandemia garaian

Festak, botilioiak eta agerraldiak dira albiste, baina erantzukizuna, konpromisoa eta esfortzua ere azaldu dute gazteek, nahiz eta horrek ondorio psikologikoak izan.
2021/07/2011:55
Denis Itxaso: “Auzitegi batek neurriak baztertzeak ez du esan nahi horiei uko egin behar zaienik”

Denis Itxaso: “Auzitegi batek neurriak baztertzeak ez du esan nahi horiei uko egin behar zaienik”

Pandemia geldiarazteko ezeri uko ez egiteko eskatu dio Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariak lehendakariari. Estatus berriaren eztabaidaren inguruan ohartarazi duenez, “autogobernuaz hitz egiteko unea da ere”.
2021/07/1616:58
Kantabriako 53 udalerritan eta Kataluniako 161etan etxeratzeko agindua ezartzea baimendu du Justiziak

Kantabriako 53 udalerritan eta Kataluniako 161etan etxeratzeko agindua ezartzea baimendu du Justiziak

Gauzak horrela, gaueko mugikortasuna goizaldeko 01:00etatik 06:00etara mugatuko dute, koronabirusak eragin handia duen udalerrietan. Neurri horiek "beharrezkoak" eta "orekatuak" dira, Justiziaren arabera.
2021/07/1611:48
Asteazkenetik aurrera etxeratzeko agindua ezarriko dute muturreko arriskuan dauden Nafarroako udalerrietan

Asteazkenetik aurrera etxeratzeko agindua ezarriko dute muturreko arriskuan dauden Nafarroako udalerrietan

Etxeratzeko agindua 01:00etatik 06:00etara egongo da indarrean. Bilerak 10 pertsonara mugatuko dituzte kanpoaldean, eta herri bazkariak, kalejirak eta kaleko zezen-festak bertan behera geratuko dira.
2021/07/1508:40
Zupiria: Ondo legoke Espainiako Estatuak egoera honi aurre egiteko legea izatea

Zupiria: "Ondo legoke Espainiako Estatuak egoera honi aurre egiteko legea izatea"

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak gauerdian indarrean sartuko den dekretuaren nondik norakoak azaldu ditu.
2021/07/1014:45
Pandemia aurreko bisitari kopurutik oso urrun, turismoa pixkanaka martxa hartzen ari da Parisen

Pandemia aurreko bisitari kopurutik oso urrun, turismoa pixkanaka martxa hartzen ari da Parisen

Turistak itzuli dira hiriburu handietara, baina Parisen esaterako, oraindik ez dira asko, eta heldu direnek aparteko aukera dute egunotan normalean jendez gainezka egoten diren toki turistikoak lasai ikusteko.
2021/07/0910:09
Pertsona bat atxilotu eta beste 50 identifikatu dituzte botila-festa batean, Iruñean

Pertsona bat atxilotu eta beste 50 identifikatu dituzte botila-festa batean, Iruñean

Zonaldeko bizilagunek abisua eman eta Poliziaren dispositiboa martxan jarri dute.
2021/07/0812:12
Bingen Zupiria: Ez nuke esango pandemiaren azken txanpan gaudenik

Bingen Zupiria: "Ez nuke esango pandemiaren azken txanpan gaudenik"

Bihartik aurrera, 16 urtetik gorako pertsonek txertoa jartzeko hitzordua eska dezakete. Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak gaineratu duenez, "hitzordua eskatzeko prozedura bat da, baina txertaketak ezarritako ordena jarraituko du".
2021/07/0810:12
Neurrien dekretua indarrean sartu da; espresuki debekatzen ditu jaiak

Neurrien dekretua indarrean sartu da; espresuki debekatzen ditu jaiak

Testuak jasotzen duenez, prebentzio neurriak betetzen ez diren eta pertsonak pilatzea dakartzaten "bilkuretan, festetan edo ekitaldietan parte ez hartzeko betebeharra ezartzen da". Gainerako neurriak ekainaren 19koak dira.
2021/07/0712:11
LABIk neurriei eutsi die eta gogorarazi du kalean edatea debekatuta dagoela

LABIk neurriei eutsi die eta gogorarazi du kalean edatea debekatuta dagoela

Aholku Batzordeak murrizketak ez zorroztearen alde egin du, batez ere gazteei eragiten dien "epidemia agerraldi berria" gorabehera. Intzidentzia tasa metatua 150etik gora badago ere, ZIUetako okupazioa txikia da. Hala, Bizi Berri IV Planaren 2. agertokiko neurriak aplikatu ditu.
2021/07/0511:13
Daniel Lopez Acuña: Mugikortasuna mugatzeaz hausnartu beharko litzateke

Daniel Lopez Acuña: "Mugikortasuna mugatzeaz hausnartu beharko litzateke"

Gazteen artean kutsatzeek izan duten gorakada ikusita Daniel Lopez Acuña epidemiologoa "gaueko aisialdia ixtearen" aldekoa da, gainera, aldaera gehiago etor daitezkeela adierazi du.
2021/07/0414:18
Bikoiztu egin dira kutsatzeak aste bakarrean

Bikoiztu egin dira kutsatzeak aste bakarrean

39 urtetik beherakoetan atzeman dira positibo berrien % 85. Igoera nabarmenena, baina, 17 eta 18 urte bitarteko gazteen artean jazo da: 1000tik gora dago intzidentzia.
2021/06/2521:07
Aire zabalean musukoa kentzea, beste urrats bat normaltasunera bidean

Aire zabalean musukoa kentzea, beste urrats bat normaltasunera bidean

Ez da derrigorrezkoa izango larunbat honetatik aurrera aire zabalean eta segurtasun distantzia zainduta. Hala ere, salbuespenak egongo dira, jende pilaketak daudenean, adibidez.
2021/06/2514:55
Bingen Zupiria: ''Aforoen inguruko azken hitza osasun sistemak izango du''

Bingen Zupiria: ''Aforoen inguruko azken hitza osasun sistemak izango du''

Eusko Jaurlaritzako bozeramailea kirol ekitaldietara ikusleak sartzeko Espainiako Gobernuak emandako baimenari buruz aritu da.

2021/06/2421:00
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako egoitzetako logeletan bisitak egin ahalko dituzte

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako egoitzetako logeletan bisitak egin ahalko dituzte

Arabako eta Gipuzkoako erresidentziatan ezinbestekoa izango da txertaketaren jarraibide osoa hartuta izatea gelan sartzeko. Bizkaian, berriz, ez zaie halakorik eskatuko bisitariei.
2021/06/1812:51
Urkullu: Gaueko aisialdiari jarritako murrizketak arindu litezke

Urkullu: "Gaueko aisialdiari jarritako murrizketak arindu litezke"

Lehendakariak aitortu du "itxaropentsuago" daudela, egoerak malgutzeko aukera ematen duelako. LABIren aholku batzordearen ostean izango den agerraldia eitb.eus-en izango da ikusgai.
2021/06/1800:11
Nafarroan edukierak eta ordutegiak zabalduko dituzte gaurtik aurrera

Nafarroan edukierak eta ordutegiak zabalduko dituzte gaurtik aurrera

Nafarroako ostalaritzako edukiera % 50ekoa izango da, eta % 40koa txoko eta peñetan. Establezimendu eta zerbitzu gehienen itxiera gauerdira arte luzatuko da.
2021/06/0514:45
Ziurgabetasuna da nagusi ostalarien artean

Ziurgabetasuna da nagusi ostalarien artean

Pausoak aurreraka ematea eskatzen dute, ez atzeraka. Neurrien etengabeko aldaketekin erabateko ez-egonkortasunean daudela diote.
2021/06/0514:35
Abertzaleen ustez, Espainiako Gobernuak Euskadiren eskumenak inbaditu ditu

Abertzaleen ustez, Espainiako Gobernuak Euskadiren eskumenak inbaditu ditu

Elkarrekin Podemos-IUk "tentsioa baretzeko" eskatu die bi gobernuei. Estatu mailako alderdi eskuindarren hitzetan, "kaos honek, jeltzaleen eta lehendakariaren jarduna jarri dute ezbaian".
2021/06/0418:48
Txertoa jaso dutenek, sarrera librea Ipar Euskal Herrian ekainaren 9tik aurrera

Txertoa jaso dutenek, sarrera librea Ipar Euskal Herrian ekainaren 9tik aurrera

Arriskuko toki batetik ez datozen bisitariek, besteak beste, Europar Batasunetik datozenek, ez dute probarik aurkeztu beharko, Frantziako Estatuan sartzeko.
2021/05/2110:39
Denok gogoz gabiltza. Ia egoera normaltzen den, baina nerriak hartu behar dira

"Denok gogoz gabiltza. Ia egoera normaltzen den, baina nerriak hartu behar dira"

Gaurtik aurrera elkarte gastronomikoak eta peñak irekita daude Nafarroan. 154 bazkide dituen Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean izan gara, hemendik aurrera nola antolatuko diren ezagutzeko.
2021/05/1615:01
Bigarren etxebizitzetara asteburu pasa edo beste erkidegoetatik turismoa egitera

Bigarren etxebizitzetara asteburu pasa edo beste erkidegoetatik turismoa egitera

Kostaldeko udalerrietan espero baino mugimendu gutxiago egon da. Iratxen, 500 lagun bizi dira, baina egun hauetan askoz gehiago dira.

2021/05/1211:41
Erkoreka: Eskura genituen tresna juridiko guztiak baliatu ditugu

Erkoreka: "Eskura genituen tresna juridiko guztiak baliatu ditugu"

Orain Gorenera jotzea baztertu badute ere, lehen lehendakariordeak esan du dekretua hiru aste barru aztertuko dutela berriro, eta egoeraren arabera, neurriak alda daitezkeela.
2021/05/1210:24
Kanariek itxiera perimetrala errekurrituko dute, etxeratze aginduari muzin eginda

Kanariek itxiera perimetrala errekurrituko dute, etxeratze aginduari muzin eginda

Gaueko mugikortasuna mugatzearen inguruko helegitea aurkeztuko balute, Auzitegi Gorenak "ezezko borobila" emango liekeela uste du Kanarietako Gobernuko presidenteordeak.
2021/05/1200:07
Amaitu dira Nafarroan etxeratze agindua eta terrazei ezarritako ordutegi muga

Amaitu dira Nafarroan etxeratze agindua eta terrazei ezarritako ordutegi muga

Epaileek baliorik gabe utzi dituzte etxeratze agindua eta terrazak 22:00etan ixteko erabakia. Nafarroako Gobernuak iragarri du ez duela helegiterik jarriko Auzitegi Gorenean.
2021/05/1116:46
Nafarroako Auzitegi Nagusiak ez du etxeratze agindua onartu, neurrigabea delako

Nafarroako Auzitegi Nagusiak ez du etxeratze agindua onartu, "neurrigabea" delako

Halaber, atzera bota du ostalaritzako terrazak ixteko ordutegi muga, etxeratze aginduari lotutako neurria delako. Hala ere, Gobernuak baieztatu du ez duela helegiterik jarriko.
2021/05/1114:13
Zupiria: Sanchezek ostiralean erantzun zion Urkulluri eskaerari ezezkoa emateko

Zupiria: "Sanchezek ostiralean erantzun zion Urkulluri eskaerari ezezkoa emateko"

Jaurlaritzaren eledunak gogorarazi du lehendakariak apirilaren 22an bidali ziola gutuna Espainiako presidenteari. Erantzunean Lurralde arteko Osasun Batzordera jotzeko ihardetsi zion Sanchezek.
2021/05/1108:53
Hauek dira erkidego bakoitzean indarrean dauden neurriak

Hauek dira erkidego bakoitzean indarrean dauden neurriak

Maiatzaren 9an alarma-egoera bertan behera gelditu ostean autonomia erkidego gehienek etxeratzeko agindua eta itxiera perimetrala kendu dituzte.
2021/05/1108:43
Nafarroako Auzitegiak gaur ebatziko du etxeratze agindua onartu ala ez

Nafarroako Auzitegiak gaur ebatziko du etxeratze agindua onartu ala ez

Fiskaltzak etxeratze aginduaren kontra egin zuen atzo, baina Gobernuak ezarritako gainerako murrizketak ontzat eman zituen.
2021/05/1011:49
Nafarroako Gobernuak ezarritako etxeratze aginduaren aurka azaldu da Fiskaltza

Nafarroako Gobernuak ezarritako etxeratze aginduaren aurka azaldu da Fiskaltza

Dena dela, Foru Gobernuak ezarritako gainerako neurriak babestu ditu Fiskaltzak, hala nola etxeetan gehienez bi bizikidetza unitate biltzearena.
2021/05/0914:51
Itzuleraren emozioa nagusi, kanpinetan

Itzuleraren emozioa nagusi, kanpinetan

Urbasa eta Andia parke naturalean dagoen Arbizuko kanpinean eta Aiegikoan, Lizarratik gertu, nabaritu da mugikortasuna itzuli dela.
2021/05/0914:44
Itsasoa luzaroan ikusi gabe egon direnek ez dute aukera galdu nahi izan

Itsasoa luzaroan ikusi gabe egon direnek ez dute aukera galdu nahi izan

Mugikortasun murrizketak amaitu direla aprobetxatu dute hondarra berriz ere zapaltzeko eta olatuen mugimendu himnotikoaz gozatzeko.
2021/05/0817:23
Alarma egoeraren bukaerari buruzko eztabaida

Alarma egoeraren bukaerari buruzko eztabaida

Euskal parlamentariek ardura eskatu diete herritarrei alarma egoeraren amaierari aurre egiteko.  Gestio eskasa eta aurreikuspen eza leporatu dio oposizioak Jaurlaritzari.

 

2021/05/0815:14
Batxillergoko ikasleek eta klausurako mojek modu ezberdinean bizi dituzte murrizketak

Batxillergoko ikasleek eta klausurako mojek modu ezberdinean bizi dituzte murrizketak

Lekeitioko Dominikek bere borondatez erabaki zuten komentutik atera gabe bizitzea. Batxillergoko ikasleek, ostera, murrizketak gaizki daramatzate. Askotan arduradun egiten dituztela sentitzen dute.
2021/05/0718:03
Ostalaritzak 22:00ak arte zabaltzeko aukera izango du Euskadin

Ostalaritzak 22:00ak arte zabaltzeko aukera izango du Euskadin

Tabernetan eta jatetxeetan, barneko edukiera % 50ekoa izango da. Debekatuta dago barran edo zutik kontsumitzea. Mahai bakoitzean, gehienez 4 pertsona izango dira.
2021/05/0717:18
Nafarroak ostalaritzaren barnealdea pixkanaka zabalduko du maiatzaren 17tik aurrera

Nafarroak ostalaritzaren barnealdea pixkanaka zabalduko du maiatzaren 17tik aurrera

Alde batetik, 12:00ak arte barruko mahaiak erabiltzeko baimena emango dute, eta, bestetik, bazkariak eta afariak eskaintzeko aukera izango da 22:00ak arte.
2021/05/0714:21
EAEko Auzitegi Nagusiak baztertu egin ditu itxiera perimetralak eta etxeratze agindua

EAEko Auzitegi Nagusiak baztertu egin ditu itxiera perimetralak eta etxeratze agindua

Udalerrietako eta erkidegoaren itxierari, biei, ezezkoa eman die Auzitegiak, baita lau pertsona baino gehiago biltzeko debekuari ere.
1 / 26 Hurrengoa
Eta Orain zer?
Elkarrizketak Covid-19ren ondoren mundua birpentsatzeko 1:25:42 min.

Gizartea

Koronabirusa

  • Ile-apaintzaile bat lanean, Errenterian

    Ile-apaindegiak irekita daude maiatzaren 4tik. Argazkia: Efe.

Deseskalatzeaz jakin beharreko guztia

eitb.eus

Argitu koronabirusa hedatzea saihesteko neurrien deseskalatzearen inguruko zalantzak: faseak, fase batetik bestera igarotzeko irizpideak...

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena