Itxi

Sailkapenak Saskibaloia

Eurocup

Lointek Gernika Bizkaia, etxetik kanpoko aurreneko garaipenaren bila

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Lehen jardunaldian galdu eta Uni Gyor hungariarraren aurka irabazi ostean, talde bizkaitarrak baikortasunez egingo dio erronka berri honi.

  • Lointek Gernika Bizkaia. Argazkia: EITB

    Lointek Gernika Bizkaia. Argazkia: EITB

Lointek Gernika Bizkaiak etxetik kanpoko aurreneko garaipenaren bila ekingo dio ostegun honetan Europako Txapelketako partidari. Mario Lopezek gidatutako taldeak Olivais izango du aurkari Coimbran, Europako Txapelketako hirugarren jardunaldiaren baitan.

Aurreneko jardunaldian galdu eta Uni Gyor hungariarraren aurka irabazi ostean, talde bizkaitarrak baikortasunez egingo dio erronka berri honi. Izan ere, irabaziz gero, hurrengo fasera igarotzeko txartela gertu izango dute. Norgehiagoka, gaur gauean, 21:30etan, Coimbran.