Bilbao Basket
FIBA EUROPA KOPA
Greziako PAOK, Eslovakiako Prievidza eta Portugaleko Sporting, Surne Bilbaoren aurkariak, bigarren fasean
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Beltzezko gizonek Sporting Portugalen aurka jokatuz ekingo dio FIBA Europa Kopako bigarren itzuliari, abenduaren 10ean, etxean.
-
Surne Bilbaoren artxiboko argazkia, FIBA Europa Kopan. EFE
Graziako PAOK Salonica, Eslovakiako Prievidza eta Portugaleko Sporting izango dira Surne Bilbaoren arerioak FIBA Europa Koparen bigarren fasean, euskal taldeak ostegun honetan jakinarazi duenez.
E taldeko lehen postuan amaitu dute beltzezko gizonek lehen fasea, datu onenak lortu dituen taldea izateaz gain. Orain egokitu zaien etsaietako bati (PAOK Salonica) iazko finalean irabazita lortu zuten, hain zuzen ere, taldearen historiako Europako lehen garaikurra.
Lau taldeen arteko ligaxkak joan-etorriko partidak izango ditu: Lehen biek lortuko dute final laurdenak jokatzeko txartela. Lehen neurketan, Sporting Portugalen bisita hartuko du Bilbon, abenduaren 10ean; azken hitzordua, berriz, Salonican izango du, otsailaren 11ko astean.

