Itxi

Bilbao Basket

RETAbet Bilbao Basketek Vucetic igo du lehen taldera

Erredakzioa

Vasilije Vuceticek utzita jokatu du Zilarrezko LEB Mailako Zornotza taldean eta Bilbao Basketeko jokalaria izango da 2017-2018. denboraldian.

  • Vaslije Vicetic. Argazkia: Bilbao Basket

    Vaslije Vicetic. Argazkia: Bilbao Basket

RETAbet Bilbao Basketek lehen taldera igo du Vasilije Vucetic jokalaria. Zilarrezko LEB Mailako Zornotza taldean jokatu du utzita eta 2017-2018. denboraldian Bilbao Basketeko lehen taldean ariko da.

Vuceticek 21 urte ditu, hegaleko pibot postuan jokatzen du, eta 2,07 metroko altuera du. Iazko udan hiru urterako kontratua sinatu zuen Bilbao Basketekin eta Zornotzan deboraldi ona egin ostean Endesa Ligan jokatuko du RETAbet Bilbao Basketekin datorren denboraldian.

Bilbao Basketekin debuta egindakoa da Vucetic. Eurocup txapelketan egin zuen debuta iaz Alba Berlin taldearen aurka eta Endesa Ligan bi partidatan parte hartu zuen.

Datorren denboraldirako Bilbao Basketek ekarri duen seigarren jokalaria da Vasilije Vucetic.

 

etic.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Bilbao Basket