Bilbao Basket
Euroliga
'Miribilla efektuak' Montepaschi Siena indartsua geldiarazi beharko du
Erredakzioa
"Sentsazio onekin eta gogotsu" dago Fotis Katsikaris Gescrapeko entrenatzaile greziarra eta asteburu honetako atsedenak ez duela taldean eraginik izango uste du.
-
Gescrapen artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Gescrap Bizkaiak Montepaschi Siena hartuko du asteazken honetan Miribillan (19:00) Euroligako Top16ko partidan. Garrantzi handiko partida izango da talde bilbotarrarentzat final-laurdenetarako txartela eskuratzeko bidean.
"Partida gogorra izango da, fisikoa, eta eurek gure jokoa gelditzea izango dute helburu. Horregatik pazientzia behar izango dugu. Agian kostata jokatuko dugu hasieran, baina partida osoan zehar pazientziari eutsi behar diogu", adierazi du.
Entrenatzaile greziarrak aurkariaren kalitatea goraipatu du, eta asteburu honetan Italiako Kopa irabazi duela gogoratu nahi izan du. Dena den, "sentsazio onekin eta gogotsu" dago Katsikaris eta asteburu honetako atsedenak (Kopa dela eta) ez duela taldean eraginik izango uste du.