Bilbao Basket
Asteazkenean CSKAren aurka
'Miribilla efektua' da itxaropena
Erredakzioa
Katsikarisen taldeak ez du amore eman nahi eta historia egiten jarraitu nahi du. Helburua: etxean garaipena eskuratu eta laugarren partida behartzea.
-
CSKA-Gescrap. Foto: EFE
Gescrap Bizkaiak CSKA hartuko du asteazken honetan etxean Euroligako final-laurdenetako hirugarren partidan (19:00etan). Moskun bi porrot jaso eta gero "Miribilla efektua"n dauka jarrita Katsikarisen taldeak itxaropena. Ez da helburu erraza, CSKAk bideratuta baitauka Final Fourrerako txartela.
Beltzezko gizonek euren jokorik onena egin nahi dute, garaipena eskuratu eta laugarren partida behartzeko. Katsikaris baikor dago eta taldeak nekea ez nabaritzea espero du. Errusiako hitzorduen ondoren, Gescrapek partida gogorra jokatu zuen igandean Banca Civicaren kontra. Bigarren luzapenean nagusitu zen Bilboko taldea, 108-110.
Gescrapek ez du amore eman nahi eta historia egiten jarraitu nahi du.