Bilbao Basket
Zazpi urte eman ditu Bilbon
Marco Banicek ez du Gescrap Bizkaian jarraituko
Erredakzioa
Bilbao Basketeko kapitaina den jokalari kroaziarrari klubak kontratua berritzea eskaini eta berak ezezkoa eman du.
-
Aaron Jacksonek eta Marco Banicek, ez dute Gescrapen jarraituko. Argazkia: EFE
Denboraldia bukatu aurretik, jakina zen Aaron Jacksonek ez zuela Gescrap Bizkaian jarraituko datorren denboraldian, baina amerikarraren bajari Marco Banicena gehituko zaio. Banicek ez du Gescrapen jarraituko.
Jokalari kroaziarrari klubak kontratua berritzea eskaini eta berak ezezkoa eman du, eta taldez aldatuko du. Banic, 2005.en urtean iritsi zen Bilbora eta bere joko onarekin zaleen maitasuna eskuratu zuen. Orain, agur esateko unea iritsi zaio.
Gescrap Bizkaia berrikuntza sakonean murgilduta dago, eta beste jokalari batzuen jarraipena ere zalantzan dago: D'or Fischer, Josh Fisher edo Janis Blums jokalariena, esaterako.