Itxi

Gipuzkoa Basket

67-81

Zapore gazi-gozoa Gipuzkoa Basketentzat UCAM Murtziaren aurka jasotako porrotean

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Murtziarrak nagusitu dira Illunben, nahiz eta gipuzkoarrek ezin hobe ekin dioten partidari lehen laurdenetan aurrea hartuz. UCAMek, hala ere, atsedenaldiaren ostean markagailua iraultzea lortu du.

  • Gipuzkoa Basket-UCAM Murtzia. Argazkia: EFE

    Gipuzkoa Basket-UCAM Murtzia. Argazkia: EFE

Talde gipuzkoarrak porrota jaso du Illunben larunbat honetan UCAM Murtziaren aurka, baina lehen bi laurdenetan aurrea hartu eta gogor estutu du tankera honetako aurkari handia. Horrexegatik, zapore gazi-gozoa izan du partidak Valdeolmillosen taldearentzat.

20-16ko aldearekin eman dio amaiera lehen laurdenari Valdeolmillosen taldeak, zeinak bere aurpegirik onena eskaini duen partida zirragarri eta estua izango zela aurreikusten zenean. Bigarren laurdenean ere, gipuzkoarrek errenta mantentzea lortu eta 35-29eko partzialarekin bukatu dute bigarren laurdena.

Atsedenaldiaren ostean, murtziarrek markagaiua guztiz irauli dute 18 puntuko aldea atera arte. Ikaragarria. Hortik aurrera, bazirudien UCAM Murtziak bide beretik jarraituko zuela neurketa bukatu arte eta Gipuzkoa Basketek aldea txikitzea lortu arren, hirugarren laurdena 51-61eko partzialarekin bukatu da murtziarren alde.

Azken laurdenean, UCAM taldeak hirugarrenean egindako balentriaren errepikapena burutu dute eta nagusitasunez gailendu dira Deltecoren aurka etengabe puntuak eginez. GBCk bere aldetik, partidari emandako hasiera ezin hobea atzean utzi eta sufritu beharra izan dute errenta ahalik eta gehien txikitzeko asmoarekin.

Hortaz, ametsa zapuztu egin diete murtziarrek gipuzkoarrei tarteka aurpegi onena eskaini duten arren. 67-81 eman diete amaiera partidari biek ala biek, eta gauzak horrela, Endesa Ligako azken sailkatu gisa jarraitzen du Valdeolmillosek gidatutako taldeak.