Itxi

Gipuzkoa Basket

Endesa Liga

Delteco GBCk galdu egin du berriro luzapenean (73-78)

Agentziak | Erredakzioa

Donostiarrek seigarren partida jarraian galdu eta sailkapeneko zuloan sartuta jaraitzen dute.

Delteco Gipuzkoa Basketek galdu egin du Tecnyconta Zaragozaren aurka Donostian jokatutako partida, denboraldiko hirugarren luzapenaren ostean.

Zaragozakoek bazekiten hasieran aldea zabalduz gero donostiarrei oso aldapan gora jarriko zitzaiela partida. Hala ere, GBCk ondo eutsi die kanpotarrei eta 19 eta 18 aurretik amaitu du lehen laurdena.

Bigarren laurdenean, Zaragozakoek hobera egin dute baina ez dute amaiera arte aldea zabaltzea lortu: 30 eta 41 aurreratu dira gipuzkoarren beherakada aprobetxatuta.

Baina Sergio Valdeolmillosen takldeak ez du amore eman eta emaitza irauli du, 46 eta 45.

Azken laurdena oso orekatua joan da eta bukaerarako minutu eta erdira 63na izan dira. Oreka ez da galdu, eta azkenean luzapenera jo behar izan dute.

Azkenb minutuetan, Zaragozarrak nagusi izan dira eta 73 eta 78 gailendu dira. Seigarren partida jarraian galdu dute gipuzkoarrek, denboraldi osoan hiru garaipen bakarrik lortu dituzte. Egoera kezkagarria.


Fitxa teknikoa

73.- Delteco Gipuzkoa Basket (19+11+16+19+8): Dani Pérez (6), Nevells (15), Salvó (2), Vobrov (8) y Barro -hasierako boskotea- Van Lacke (10) Corbacho (3), Burjanadze (7) Gutiérrez, Sekulic (11), Maiza (11), Oroz.

78.- Tecnyconta Zaragoza (18+17+14+16+13): Radovic (7) Okoye (12), McCalebb (4), Seibutis (13), Vázquez (13) -hasierako boskotea- Nacho Martín (3), Justiz (4), Barreiro (3) Berhanemeskel (8), Santana (3), Martí (3), Alocén (5).