Itxi

Gipuzkoa Basket

Kontratu-etetea

Jorge Gutierrezek ez du Delteco GBC taldean jarraituko

Erredakzioa

Gipuzkoa Basketek 2018ko abuzturen 28an fitxatu zuen joko-antolatzaile mexikarra, eta 2019ko otsailaren 29an eten dute bi aldeak lotzen zituen kontratua.

  • Jorge Gutierrez. Argazkia: EFE

    Jorge Gutierrez, Delteco GBC taldearekin jokatutako partida baten. Argazkia: EFE

Jorge Gutierrezek ez du Delteco GBC taldean jarraituko. Hala jakinarazi du Gipuzkoa Basketek astearte honetan, bi aldeak akordiora iritsi baitira elkar lotzen zituzten kontratua bertan behera uzteko. Klubak Gutierrezi eskertu nahi izan dio "hilabete hauetan egindako lana eta azaldu duen profesionaltasuna".

2018ko abuztuaren 28an fitxatu zuen Jorge Gutierrez Delteco Gipuzkoa Basketek, Italiako Aquila Basket Trento taldetik. Mexikarra fitxaketa handi moduan iritsi zen Donostiara, baina ez du klubak espero zuen maila eman.