Baskonia
Euroliga
Kosner Bakoniak Zalgirisen aurka bilatuko du, asteartean, Euroligako lehenengo garaipena bisitari moduan
Euskal taldea Kaunaseko partidara 12 partidetatik lau garaipen lortuta ailegako da; Zalgirisek, berriz, zazpi lortu ditu. Partida 19:00etan hasiko da.
-
Diallo Baskonia; IRUDIA: EUROPA PRESS
Kosner Baskoniak bisitari moduan Euroligako lehen garaipena lortzearen erronkari aurre eginen dio astearte honetan, Zalgiris taldearen aurka. Hamabi jardunaldiren ostean, Baskoniak lau partida irabazi ditu, guztiak etxean eta jarraian. Euskal taldea azkeneko bi partidetan Bayern Munich eta Surne Bilbaoren aurka garaipenak lortu ondoren ailegako da neurketa honetara; biak etxean eta elkarren segidan lortu zituen Gasteizko taldeak. Hori baino lehenago, Kosner Baskoniak lau porrot jarraian jaso zituen, Gasteiztik kanpo.
Trent Forrest lesionatuta izanda, Paolo Galbiatik beste taldekide guztiak dauzka eskuragarri. Zalgiris Kaunasek Baskoniak baino hiru partida gehiago irabazi ditu, zazpi, eta sailkapenaren bosgarren postuan dago.
Dovidas Giedraitis Lituaniako taldeko baja bakarra izanen dela dirudi, eta Arnas Bukevicius, berriz, zalantzan dago.

