Itxi

Baskonia

Saskibaloia

Hamidou Diallok ez du Baskonian jarraituko, eta Gytis Radzevicius lituaniarrak ordezkatuko du

AGENTZIAK | EITB MEDIA

30 urteko jokalari lituaniarra Rytas Vilnius taldetik dator. Azken urteotan, zain eta muin jardun du han.

  • Gytis Radzevicius, Kosner Baskoniako jokalari berria

    Gytis Radzevicius, Kosner Baskoniako jokalari berria

Hamidou Diallok taldea utziko duela iragarri du asteazken honetan Kosner Baskoniak: akordio ekonomikoa adostu dute bi aldeek, jokalariak Txinatik eskaintza bat jaso ostean. Gytis Radzevicius jokalari lituaniarrak ordezkatuko duela berri eman du taldeak.

Orain dela hainbat egun, Diallo berak adierazi zuen Kosner Baskonia uzteko nahia. Joan den udan iritsi zen Gasteizera, Txinatik, bi denboraldirako, baina berriz Asiako ligara itzultzea erabaki du. 

Kosner Baskoniak Gytis Radzevicius hegaleko jokalari lituaniarra fitxatu du haren ordez, urte amaierara arte; dena den, urtebete luza diezaioke kontratua klubak. 30 urteko jokalari lituaniarra Rytas Vilnius taldetik dator. Azken urteotan, zain eta muin jardun du han.