Baskonia
Euroliga
Querejeta: 'Laugarren partida hau ezberdina izango da'
Erredakzioa
CSKA Europako "bi talde onenetariko bat" dela adierazi du eta, bere ustez, "zaila" da Caja Laboralek asteazkenean jokatutako 30 minutu zoragarriak errepikatzea.
-
Querejetak bosgarren partida behartzeko itxaropenari eusten dio. EiTB.
Josean Querejeta Saski Baskoniako presidentearen iritziz, laugarren partida asteazkenean jokatutakoaren "ezberdina" izango da, CSKA ez baita ziurrenik aurrekoan agertutako "lasaitasunarekin" kantxara aterako.
Querejetaren iritziz, CSKA Europako "bi talde onenetariko bat da", eta "zaila" da Caja Laboralek asteazkenean jokatutako 30 minutu zoragarriak errepikatzea. Hala ere, ez du hori guztiz ezinezkotzat ematen.
Presidenteak adierazi duenez, taldeak garaipen bat "behar" zuen Moskuko bi partidetan emandako irudi kaskarra ahazterazi eta Caja Laboral "Europako onenen mailari eusten diola" erakusteko.
Partida zuzenean emango dute eitb.comen eta ETB-1en, 20:30etatik aurrera.