Baskonia
Euroliga
Baskoniak garaipena behar du Neptunasen aurkako partidan
Erredakzioa
Bi taldeek bina garaipen eta hiruna porrot dituzte. Partida zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek 18:00etik aurrera.
Laboral Kutxak Neptunas Klaipedaren aurka jokatuko du ostegun honetan Lituanian. Aipatzekoa da, Lamont Hamilton gabe egin beharko diola aurre talde arabarrak neurketari. Pibotak arazoak baititu hankako muskulu bikian.
Partida zuzenean emango dugu EITB1n eta eitb.eus atarian, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.
Bidai luze honetan abiatu aurretik eman du jakitera azken ordukoa Ibon Navarro Baskoniako entrenatzaileak, Hamiltonen azken orduko lesioa.
Lituaniar eta gazteiztarrak parekatuta daude, alegia, bina garaipen eta hiruna porrot daramatzate lehen bost partida hauetan. Eta, Klaipedaren aurka irabaziz gero, Top 16rako sarrera bideratuta legoke.
Navarro: "Oso zaila zaigu han irabaztea"
Aurreko asteburuan Gipuzkoa Basketen aurkako norgehiagokan garaipena etxera eraman ondoren. Ibon Navarro taldeko entrenatzaile berriaren estreinaldia izango da lehiaketa kontinental batean.
Laboral kutxako entrenatzaileak baieztatu duenez, “oso zaila zaigu han irabaztea, eta galduz gero, ez ginateke hilko", adierazi du. Eta, irabaziz gero ere, Top 16an jarraian sailkatuko ez zirela ere azaldu du, izan ere, multzoko talde guztiek dituzte aukerak. Beraz, bidea luzea izango dela aurreratu du Ibon Navarrok.