Baskonia
Top 16ko 2. jardunaldia
Partida zaila izango du Baskoniak ostegun honetan, CSKAren etxean
Erredakzioa
Partida irabazi nahi badu, dena eman beharko du Laboral Kutxak, eta intentsitateko neurketa jokatu. Moskuko taldeak orain arte jokatutako partida guztiak irabazi ditu.
-
Ibon Navarro, Laboral Kutxako entrenatzailea .Argazkia: EFE
Laboral Kutxak Moskuko CSKAri egingo dio bisita ostegun honetan, Euroligako Top16ko bigarren jardunaldiko partidan (18:00etan).
Hitzordu zaila izango da Ibon Navarroren taldearentzat, CSKAk orain arte jokatutako partida guztiak irabazi baititu, 11 hain zuzen ere. Moskukoek Euroliga irabaztea dute helburu.
Partida irabazi nahi badu, Baskoniak dena eman beharko du eta intentsitateko neurketa jokatu. Etxetik kanpo Galatasayren kantxan baino ez du irabazi Gasteizko taldeak.
Mike James, Darius Adams eta Ben Hansbrough ondo moldatzen ari dira, eta partidak euren sasoia neurtzeko balioko du. Aurrean Teodosic, De Colo, Weems, Kaun, Khryapa ets Hines bezalako jokalariak izango dituzte baskoniarrek.
Aurreneko jardunaldian porrota jaso zuen Laboral Kutxak Buesa Arenan, Andolu Efesen aurka (67-72).