Itxi

Baskonia

Euroliga, 1. paritda

Baskoniaren erakustaldia aurreneko neurketan (84-68)

eitb.eus

Panathinaikosi uste baino aiseago irabazi diote gasteiztarrek. Ostiralean kanporaketaren bigarren puntua, Buesa Arenan ere.

  • Bertns eta Tillie. EFE

    Bertns eta Tillie. EFE

Laboral  Kutxa Baskoniak eta Panathinaikosek Euroligako final-laurdenetako lehen partida jokatu zuten Buesa Arenan eta gasteiztarrek uste baino errazago lortu zuten kanporaketaren aurreneko puntua (84-68).

Lehen zatia parekatua izan bazen ere (18-16), bigarren laurdenetik aurrera Baskoniak kantxan agindu eta atsedenaldirako hamaika puntuko aldea zuten (39-28). Hirugarren laurdenean abantaila mantentzea lortu zuten defentsa zorrotz bati esker (64-49).

Azken hamar minutuetan Buesa Arenako zaleek asko gozatu zuten euren jokalarien jokoarekin (84-68). Kanporaketa bost partida dira, beraz, bi garaipen gehiago lortu beharko dituzte Lauko Finalerako sailkatzeko.

ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute kanporaketa osoa, hurrengoa, ostiralean 20:45ean.

LABORAL KUTXA BASKONIA, 84 - PANATHINAIKOS, 68.

LABORAL KUTXA BASKONIA: Adams (20), Hanga (10), Bertans (5), Tillie (7) eta I.Diop (-) --hasierako taldea--; Bourousis (15), Blazic (7), James (11), Planinic (7) eta Corbacho (2).

PANATHINAIKOS: Calathes (5), Williams (7), Raduljica (21), Pavlovic (2) eta Gist (7) --hasierako taldea--; Diamantidis (-), Haynes (11), Fotsis (2), Feldeine (2), Hunter (7) eta Kuzmic (4).

Partzialaks: 18-16 / 21-12 (39-28, atsedenaldian) / 25-21 / 20-19 (84-68, amaiera)

 

t="utf-8">t="utf-8">
  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euroliga bideoak