Baskonia
OLYMPIC SPORTS CENTER 20:15ean
Baskoniak Panathinaikosen kantxa menderaezinean garaitu nahi du gaur
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Greziarrek Euroligan etxean jokatu dituzten hamaika partidetatik bakarra galdu dute, CSKA liderraren arrean, hain zuzen ere.
-
Baskoniak irabazi egin zion Panathinaikosi, Buesa Arenan jokatutako lehen itzuliko partidan. EFE
Baskoniak Panathinakoisen etxean garaipena lortu nahi du gaur (20:15), Euroligako hogeita bigarren jardunaldian, play-offerako txartela ematen duten postuetatik gertu jarraitzeko xedearekin.
Lehiaketako liderra den Moskuko CSKA taldeak besterik ez du lortu OAKAn irabaztea. Izan ere, Xavi Pascualen mutilek etxean jokatu dituzten hamaika partidetatik hamar irabazi dituzte.
Real Madril, Fenerbahçe edota Zalgiris bezalako taldeek porrotarekin alde egin behar izan zuten kantxa hartatik. Hain zuzen ere, OAKAn lortutako garaipenek baliatu diete greziarrei sailkapeneko bosgarren tokian egotea 13 garaipenekin, gasteiztarrek baino hiru gehiago.
Pedro Martinezek jokalari guztiak izango ditu gertu erronka horri aurre egiteko, nahiz eta jokalari batzuek (Jayson Granger tarteko) minberatuta dauden partidak bata bestearen atzetik jokatzearen ondorioz.
Greziarren aldetik, berriz, Matt Lojeski belgikarra zalantza da, ez, ordea, Nick Calathes, ligako jokalari nabarmenetakoa puntuak sartzeko (14,9 puntu) eta paseak emateko (8,3 asistentzia).
Nikos Pappas eta KC Rivers jokalariek osatzen dute kanpoko lerroko mehatxua, Panathinakoisi punturik gehien aitortzen dizkiona, hain justu ere. Alabaina, fisikoki oso ahaltsuak diren bi pibot ere baditu Atenaseko taldeak: James Gist eta Chris Singleton. Horiek biek Tornike Shengelia eta Johannes Voigtmann izango dituzte aurrez aurre, eta elkarren arteko lehia ikusgarria izatea aurreikusten da.
Buesa Arenan jokatutako lehen itzuliko partidan Baskonia gailendu zitzaion Panathinaikosi (85-84) Rodrigue Beaubois frantziarrak azken hatsean sartutako saskiratze bati esker.
Historiak erabateko berdintasuna erakusten du talde bien artean, jokatutako hogeita bi norgehiagoketatik bakoitzak hamaika poltsikoratu baititu, gehienak (zortzi) bakoitzak bere etxean.
Gasteiztarrek hiru aldiz bakarrik irabazi dute OAKAn, horietako bi Berlinen eta Pragan jokatutako Lauko