Itxi

Baskonia

99-76

Ligako aurreneko garaipena eskuratu du Baskoniak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Parekatuta iritsi dira biak ala biak atsedenaldira, baina talde gasteiztarrak markagailua irauli du hirugarren laurdenean, denboraldiari hasiera ezin hobea emanez.

  • Kirolbet Baskonia 99 - Tecnyconta Zaragoza 76. Argazkia: EFE.

    Kirolbet Baskonia 99 - Tecnyconta Zaragoza 76. Argazkia: EFE.

Kirolbet Baskonia Tecnyconta Zaragozari gailendu zaio bigarren zati erabakigarri baten ostean. Defentsak aukerak eskaini dizkie gasteiztarrei eta horretaz baliatu dira hirugarren laurdenean 18-0ekoa burutuz.

Lehen zati parekatu baten ostean, Pedro Martinezen taldeak aurreneko garaipena erdietsi du defentsa ona eginez eta Stan Okoyen menpekotasun handia izan duen Zaragozako taldea estutuz.

Zaragozak intentsitate handiagoarekin ekin dio partidari eta ez dizkio gauzak batere erraz jarri Baskoniari baina honakoa Matt Janningen hirukoekin eta Luca Vildoza eta Vincent Poirierren loturaz baliatu da aurre egiteko bidean.

Porfi Fisacek deitutako zonaldeko defentsa teknikak aldeak markatu ditu partidan, baskoniarren jarioa ekidin baitute eta horrek aldeak gutxitzea ekarri du Nemanja Radovicen abileziari esker, atsedenaldira 41-40ekoan iritsiz, gasteiztarren alde.

Baina Baskoniak ez du denbora gehiagorik galdu nahi izan eta Zaragozari nagusiu zaio eta 18-0ko partzialarekin golpe ederra emanez. 66-48 markatzen zuen markagailuak 27. minutuan.

Pedro Martinezen taldeak markagailua irauli du, eta azpimarragarri dugu Patricio Garino jokalariak lau hiruko jaurtiketa hutsegiterik gabe saskiratu dituela.

Fitxa teknikoa:

99 - KIROLBET Baskonia (22+19+32+26): Vildoza (3), Janning (11), Shields (8), Shengelia (21) y Poirier (17) -bostekoa-, Voigtmann (-), Huertas (-), Diop (4), Granger (8), Garino (16) eta Hilliard (11).

76 - Tecnyconta Zaragoza (21+19+17+19): McCalebb (8), Santana (4), Okoye (16), Radovic (11), Pradilla (2) -bostekoa- Justiz (6), Nacho Martín (7), Barreiro (8), Berhanemeskel (8), Alocén (4) eta Martí (2).

Epaileak: Carlos Cortes, Juan de Dios Oyon, Jacobo Rial. Kanporaturik gabe.