Itxi

Baskonia

2. JARDUNALDIA

Kirolbet Baskoniak ezin izan dio Burgosi irabazi (82-79)

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Hartara, Pedro Martinezen mutilek ez dute lortu lehenengo jardunaldian eskuratu zuten lidergoa garaipen batekin defendatzea.

  • Poirier errebote bat lortu nahian. Argazkia: EFE

    Poirier errebote bat lortu nahian. Argazkia: EFE

Endesa Ligako lehen partida irabazi eta gero, txapelketako lider zegoen Kirolbet Baskoniak denboraldiko lehen porrota jaso du San Pablo Burgosen etxean (82-79), bigarren jardunaldiari zegokion norgehiagokan.

Etxekoak gehiago izan dira lehenengo zatian, eta tarte horretan lortutako aldea kudeatzeko gai izan dira gasteiztarren unerik gozoenak iritsi direnean. Hartara, zirraraz beteta egon den partidaren azken txanpan, norgehiagoka bereganatzea lortu dute, eta jardunaldiko ezusteko nagusia eman.

Amaierara iristeko hiru minuturen faltan, markagailuak 76-77ko emaitza erakusten zuen Baskoniaren alde. Aitzitik, Burgosko taldeak eraginkortasun handia erakutsi du hiruko marratik (% 40), eta horrek ahalbidetu die unerik egokienean erritmoa bizkortzea eta Pedro Martinezen mutilek amore eman behar izatea.

Gasteiztarrak ez dira finegi ibili bukaerako segundoetan, batez ere jaurtiketa libreen gunetik (Porierrek hiru huts egin ditu), eta etxekoek ez dute abagunea alferrik pasatzen utzi.

Arabarren aldetik, Tornike Shengelia kapitaina izan da gizonik eraginkorrena beste behin ere: 18 puntu eta 22ko balorazioa.

Fitxa teknikoa:

San Pablo Burgos 82 (24+19+25+): Ognjen Jaramaz (5), Vlatko Cancar(10), Javi Vega (5), 'Slava' Kravtsov (7) eta Alex López (4); Bruno Fitipaldo (8), Alex Barrera (-), Branden Frazier (14), Goran Huskic (13), Deon Thompson (12) eta Dino Radoncic (4) .

Kirolbet Baskonia 79 (18+20+27+):
Luca Vildoza (6), Matt Janning (10), Shavon Shields (12) Vincent Poirier (4) eta Tornike Shengelia (18); Jayson Granger (2), Ilmane Diop (7), Johannes Voigtmann (5), Marcelinho Huertas (12), Darrun Hilliard (0), Miguel Gonzalez (-) eta Patricio Garino (3).

Epaileak:
Miguel Angel Perez, Rafael Serrano eta Jorge Martinez Fernandez.