Baskonia
15. jardunaldia
Kirolbet Baskoniak bere zazpigarren garaipena erdietsi nahi du Khimkiren aurka
ERREDAKZIOA | EITB.EUS
Gasteizko taldeak zazpigarren garaipenarekin itxi nahi du urtea ostegunean, 18:00etan, Khimkiren aurkako partidan. Horrela, play-offeko postuetara hurbilduko bailitzateke.
-
Tornike Shengelia. Argazkia: EFE
Kirolbet Baskoniak Khimkiren aurka neurtuko ditu indarrak ostegun honetan, arratsaldeko 18:00etan. Gasteizko taldeak Euroligako zazpigarren garaipena erdietsi nahi du talde errusiarraren aurka.
Khimkiren egoera Baskoniaren parekoa da, sailkapeneko 12. postuan baitago, 5 garaipen eta 9 porrotekin. Georgios Bartzokas entrenatzailearen taldeak gogotsu jokatuko du osteguneko partida, Euroligako azkenengo jardunaldian Darussafaka garaitu ondoren. Dena den, ez da ziurra Jayson Shved errusiarren izarra jokatzeko gertu egongo den.
Bere aldetik, Perasovicek ezin izango du ezkerreko orkatilan min hartuta dabilen Jayson Granger erabili. Garinok eta Sedekerskisek ere jokatu ezinda jarraitzen dute. Aitzitik, entrenatzaile kroaziarrak prest izango du Tornike Shengelia kapitaina. Georgiarra ez zen izan Gasteizko taldeak asteburuan jokatu Unicajaren aurka jokatu zuen lehian, bere haur jaioberriaren bisitan joan baitzen AEBra.
Fitxa teknikoa:
Khimki Moscow: Bost, Green, Jenkins, Mickey eta Thomas –balizko hasireako bostekoa– Markovic, Gill, Zubkov, Crocker, Vyaltsev, Zaytsev, Monia eta Gubanov.
Kirolbet Baskonia: Vildoza, Janning, Shields, Shengelia eta Poirier –balizko hasireako bostekoa– Marcelinho, Hilliard, Voigtmann, Diop, Gonzalez eta Penava.
Epaileak: Javor, Difallah eta Radojkovic.
Pabiloia: Arena Mytishchi.
Ordua: 18:00.