Baskonia
Ostiralean, 20:30ean
Baskoniak azken aukera du gaur CSKAren aurka bosgarren partida behartzeko
Agentziak | Erredakzioa
Velimir Perasovicek Matt Janningen zalantza du, estatubatuarraren oin-zolako fasziitisak okerrera egin zuen asteazkeneko partidaren hirugarren laurdenean.
-
CSKA-Baskonia kanporaketako partida baten irudia. Argazkia: Efe.
Kirolbet Baskoniak azken aukera du ostiral honetan CSKAren aurkako kanporaketako bosgarren partida behartzeko. Horretarako, baina, laugarren partidan mendean hartu behar dituzte errusiarrak, Buesa Arenan.
Radio Vitoriak zuzenean egingo du norgehiagokaren kontaketa.
CSKA 2 eta 1 da aurretik kanporaketan, asteazkeneko hirugarren partida irabazi ostean.
Velimir Perasovicek Matt Janningen zalantza du, estatubatuarraren oin-zolako fasziitisak okerrera egin baitzuen asteazkeneko partidaren hirugarren laurdenean.
Errusiarren kanpoko jokoa defendatzea garrantzitsua izango da, baita arabarren kanpoko jaurtiketak ere, izan ere, CSKAk gora egiten du azken laurdenean, eta hori kontuan hartzeko datua da.
Tornike Shengelia, Johannes Voigtmann eta Luca Vildoza erabakigarriak izango dira Dimitris Itoudisek zuzentzen duen taldearen aurkako kanporaketa berdintzeko, Moskuko taldeko jokalari guztiak maila oso ona ematen ari baitira kanporaketa honetan.
¿ THIS IS BUESA ARENA ¿
— Saski Baskonia (@Baskonia) 2019(e)ko apirilaren 25(a)
¿ HAU BUESA ARENA DA ¿
¿ ESTO ES EL BUESA ARENA ¿
¿Preparados para repetir? Gargantas descansadas, bufandas listas y... #BeTheBeast
¿ https://t.co/GNjjGRWlRR pic.twitter.com/6j3zxZOSZs