Baskonia
Euroliga, 16. jardunaldia
Baskoniak Alba Berlini bisita egingo dio gaur, Dusko Ivanovicen itzuleran
Agentziak | Erredakzioa
Bi garaipeneko aldea dago alemaniarren eta arabarren artean. Bi taldeek lehen aldiz neurtuko dituzte indarrak aurtengo edizioan.
-
Dusko Ivanovic, Baskonia zuzendu zuen aurreko aroan. Argazkia: Efe.
Kirolbet Baskoniak Berlineko Alba taldearekin neurtuko ditu indarrak Dusko Ivanovicen zuzendaritzapean ordu gutxi batzuk entrenatuta. Arabarrek garaipenaren bidera itzuli nahi dute azken bost partidetatik lau galdu ondoren
Gasteiztarrek aurretik ezagunak diren bi baja garrantzitsu dituzte: Patricio Garino argentinarrarena eta Jayson Granger uruguaiarrarena.
Bi taldeen artean bi garaipeneko aldea dago, eta aurtengo Euroligan lehen aldiz neurtuko dituzte indarrak. Arabarrak kaskar dabiltza etxetik kanpoko neurketetan; orain arte, bi bakarrik irabazi dituzte.
Ivanovicen taldearen helburuetako bat galdutako baloien kopurua jaistea izango da, etxetik kanpo hirugarren garaipena lortu ahal izateko.