Itxi

Baskonia

EUROLIGA

Baskoniak Khimkiri irabazi behar dio gaur, Euroligako egoera gainditzeko

EITB.EUS

Aurreko astean Zenit de San Petersburgo eta CSKA Moskuren aurka galdu ondoren, Ivanovicen taldea sailkapenaren azken postuetan hondoratu da.

  • Baskonia-Barcelona

    Baskonia-Barcelona. Argazkia: EFE

Kirolbet Baskonia Khimkiren aurka neurtuko da gaur Euroligako 21. jardunaldian, 21:00etatik aurrera, Buesa Arenan. Hori bai, ez da bere konpromiso bakarra izango aste honetan, izan ere, igandean Endesa Ligako 19. jardunaldiko partida jokatuko du Morabanc Andorraren kontra, etxean ere.

Aurreko astea gogorra izan zen gasteiztarrentzat, hiru norgehiagoka jokatu baitzituzten etxetik at, Euroligako bi Errusian eta ligako bakarra Real Madrilen aurka.

Ivanovicen jokalariak gaizki aritu ziren Europako txapelketan, Zenit de San Petersburgo (72-66) eta CSKA Moscuren (94-90) kontra galdu baitzuten, eta honek, Baskonia sailkapenaren azken postuetan hondoratzea eragin zuen, zazpi partidatan garaipen bakarra lortu baitu.

Hala ere, talde arabarrak ez zuen amorerik eman eta bere azken norgehiagokan Real Madrilek Wizink Centerren zeraman bolada onarekin bukatu zuen, 94-95 irabazi ondoren.