Baskonia
2. jardunaldia
Euskal taldeek helburu ezberdinak, hurrengo partidari begira
Erredakzioa
Bizkaia eta Lagun Aro, lehen garaipenaren bila; Caja Laboral, berriz, lidergoaren bila.
-
ACB liga, artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Bizkaia Bilbao Basketek eta Lagun Arok Lucentum eta Blusensen kontra porrot egin eta Caja Laboralek Cajasolen kontra garaipena lortu ostean, Endesa Ligako bigarren jardunaldia gainean dugu jada, eta partida interesgarriak ikusteko aukera izango da oraingo honetan ere.
Bilboko taldea Real Madrilen kontra arituko da Miribillan ostegunean, denboraldiko lehen garaipenaren bila. Partida hau iazko finalaurrekoaren errebantxa izan liteke, baina Bilbokoek, orduan egin zuten bezala, Madrilgo taldea mendean hartzen saiatuko dira oraingoan ere.
Bestalde, lehen jardunaldian Blusens Monbus igoberriaren aurka galdu eta gero, ostegunean Blancos de Rueda Valladoliden kantxan garaipena lortzen saiatuko da Lagun Aro.
Azkenik, Caja Laboral (lehen jardunaldian irabazi zuen euskal talde bakarra) joko ona egiten saiatuko da Kanaria Handiaren kontra. Dusko Ivanovic entrenatzaileak Kanarietako taldeko zaleen lana azpimarratu du, eragin handia izango dutelako partidan.