Itxi

Baskonia

21:00etan

Baskoniak bolada onarekin jarraitu nahi du play-offetan sartzeko

eitb.eus

Taldea gasteiztarrak Maccabi Tel Aviven aurka jokatuko du gaur. Neurketa Radio Vitorian jarraitu zuzenean.

  • Henry, Baskoniako joko-antolatzailea

    Henry, Baskoniako joko-antolatzailea

TD Systems Baskoniak garaipena bilatuko du gaur Euroligan Maccabi Tel Aviven kontrako neurketan Buesa Arenan izango den neurketan gaueko 21:00etan.

Gasteiztarrak sasoiko daude, lau garaipen dituzte azken bost partidetan eta hirugarren neurketa jarraian irabazi nahi dute. Halere, Baskonia bederatzigarren tokian dago sailkapenean denboraldi hasiera oso kaskarra egin zuelako.

Dusko Ivanovicen taldeak hamahirugarren jardunaldiko partida irabazten badu play-offetako postuetan sartzeko aukera du. Egun, Maccabi hamabosgarren da sailkapenean, jokatutako hamabi partidetan lau garaipen eta zortzi porrotekin.

Kantxan duelu interesgarria espero da bi joko-antolatzaileen artean, Pierra Henry eta Scottie Wilkebin, estatubatuarren artean hain zuen ere.

FITXA TEKNIKOA

TD SYSTEMS BASKONIA: Henry, Sedekerskis, Giedraitis, Polonara eta Fall --ustezko hasierako bostekoa--; Dragic, Peters, Raieste, Jekiri, Diop, Kurucs eta Vildoza.

MACCABI TEL AVIV: Wilbekin, Jones, Bryant, Caloiaro eta Zizic --ustezko hasierako bostekoa--; Hunter, Cohen, Casspi, Dorsey, Dibartolomeo, Blayzer eta Bender.

Epailea: Lamonica, Gkontas ets Radojkovic

Pabiloia: Buesa Arena

Ordua: 21.00