Itxi

Baskonia

Euroliga, 15. jardunaldia

Baskoniak galdu egin du Bayern sendo baten aurka (77-66)

EFE | EITBMEDIA

Dusko Ivanovicen taldeari aldapan gora jarri zaio partida bigarren laurden kaskarra egin ostean.

  • Dusko Ivanovic

    Dusko Ivanovic. Argazkia: Efe.

TDS Baskoniak ez du asmatu Bayernen aurkako partidan eta galdu egin du Euroligako 15. jardunaldiko partida, erasoan makal aritu ostean. Aste berean hartutako bigarren porrota da gasteiztarrentzat eta, ondorioz, titulua irabazteko kanporaketak jokatzeko eskubidea ematen duten postuetatik aldendu dira.

Ivanovicen taldearen defentsak lau minutu iraun ditu. Arabarrek gauzak erasoan zail jartzeko ideiarekin atera dira Audi Dome kantxara eta berehala hasi dira puntuak batzen.

Aldaketek ere alemaniarren alde egin dute, sendo era eraginkor aritu dira erasoan eta lehen laurdena hiru puntu goitik amaitu dute, 18-15, Alec Petersek egindako hirukoarekin.

Baskoniak falta ugari egin ditu bigarren laurdenean eta erasoan zituzten arazoak areagotu egin dira. Bi puntu egin dituzte bakarrik, lau minututan. Hala ere, 38-23ko emaitza kezkagarria nolabait konpondu dute eta atsedenaldira 38 eta 30 iritsi dira, 0 eta 7ko partziala eginda.

Atsedenaldiaren ostean gauzak ez dira asko aldatu eta hirugarren laurdena bigarrena bezala amaitu da; Baskonia 8 puntu atzetik: 58-50.

Azken 10 minutuetan, Baskoniak ez du erasoko jokaldietan asmatu eta lehen puntua laurdena amaitzeko 4:53ra sartu dute. Horrela, ezinezkoa izan dute egoera eta emaitza iraultzea. Azkenean, 77-66, Bayern garaile.

Fitxa teknikoa:

77 - Bayern Munich (18+20+20+19): Baldwin IV (17), Amaize (-), Dedovic (-), Johnson (6) y Radosevic (11) -hasierako boskotea- Weiler-Babb (4), Seeley (3), Reynolds (21), Zipser (13), Sisko (2) eta Grant (-).

66 - TD Systems Baskonia (15+15+20+16): Henry (5), Giedraitis (10), Sedekerskis (4), Polonara (10) y Fall (6) -hasierako boskotea-, Vildoza (4), Jekiri (2), Peters (12), Diop (-), Dragic (13) eta Kurucs (-).

Markagailua, laurden bakoitzaren amaieran: 18-15, 38-30 (atsedenaldia), 58-50, 77-66 (amaiera).