Itxi

Baskonia

21:00etan

Baskoniak Bartzelona bisitatuko du gaur Euroligan

EITB Media

Garaipen garrantzitsua lortu zuten gasteiztarrek Olympiakosen aurka asteazkenean, eta gaur liderra izango dute aurrean. Partida zuzenean jarraitu Radio Vitorian.

  • Baskonia - Olympiakos

    Henry, Baskonia - Olympiakos partidan. Argazkia: EFE

TD Systems Baskoniak Bartzelona Euroligako liderrari egingo dio bisita gaur, 28. jardunaldian. Dusko Ivanovicen taldea sasoiko dago, baina zortzi onenen artean sartzeko hainbat garaipen behar ditu oraindik.

Fase erregularra amaitzeko 7 partida geratzen denean, talde katalana lider sendoa da, 19 garaipen eta 8 porrotekin. Baskoniak, ordea, 14 partida irabazi eta 13 galdu ditu; Gasteizko taldeak, baina, azken bost neurketak irabazi ditu.

Asteazkenean, Baskoniak garaipen handia lortu zuen Olympiakosen aurka (91-66) Euroligako 27. jardunaldiko partidan, eta sailkapeneko lehen zortzi postuetan sartzeko moduan dago oraindik.

Fitxa teknikoa

91 - TD Systems Baskonia (15+28+25+23): Vildoza (16), Giedraitis (18), Sedekerskis (8), Polonara (11) eta Fall (9) –hasierako taldeal–, Raieste (-), Jekiri (10), Henry (-), Peters (8), Diop (-), Dragic (8) eta Kurucs (-).

66 - Olympiakos (21+11+26+8): Sloukas (8), Jenkins (-), Jean-Charles (15), Vezenkov (5) eta Koufos (5) –hasierako taldea–, Nikolaidis (-), Charalampopoulos (2), Harrison (7), Larentzakis (-), Spanoulis (2), Ellis (12) eta Mckissic (10).

Epaileak: Damir Javor (Eslovenia), Saso Petek (Eslovenia) eta Tomasz Trawicki (Polonia). Ez zuten inor kanporatu. Teknika adierazi zioten Diopi hirugarren laurdenean.