Publizitatea
Itxi

2021/06/24

16:42

Baskonia

Fitxaketen merkatua

Henryk Baskonia uztea erabaki du Fenerbahçen jokatzeko

A. B. E. | EITB Media

Pierria Henryk ez du onartu Baskoniak jarraitzeko egin dion proposamena eta Turkiako taldearekin sinatu du kontratua denboraldi baterako, beste urtebetez berritzeko aukerarekin.

  • Pierria Henry

    Pierria Henry San Emeterio alboan duela play-offetako Valentzia-Baskonia partidan. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Pierria Henryk ez du Baskoniak jarraituko datorren denboraldian. Joko antolatzaileak Fenerbahçe taldearekin sinatu du kontratua datorren denboraldirako, beste urtebetez berritzeko aukerarekin.

Bi aldeak lotzen zituen kontratua berritzeko proposamena egin zion Baskoniak, baina jokalariak ez du onartu, eta Turkiako taldera joatea erabaki du, nahiz eta Europako talde handi askoren eskaintzak zituen.

Henry 2019-2020 denboraldian iritsi zen Gasteizko taldera, Unics Kazanetik, Eurocup txapelketako fase erregularreko jokalari onena izan ostean. Bi denboraldiren ostean, Arabako taldean ez jarraitzea erabaki du.

Gaur egun, Pierria Henry Senegaleko selekzioarekin dago Serbian egingo den Olinpiar Jokoetarako sailkatzeko fasea jokatzeko. Senegalekin jokatzeak pasaporte afrikarra edukitzea ahalbidetuko dio.

Luca Vildozak eta Pierria Henryk taldea utzi ostean, Baskoniak joko antolatzaile berriak fitxatu beharko ditu.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;