Itxi

2021/09/25

00:03

Baskonia

ENDESA LIGA

Baskoniak oso lehia parekatua irabazi du Fuenlabradaren aurka (95-86)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Dusko Ivanovicen taldeak denboraldiko bigarren garaipena lortu dute, zaleen aurrean lortutako lehenengoa.

Obi Emegano eta Simone Fontecchio. Argazkia: EFE
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Jayson Grangerrek garaiz zuzendu du Baskoniaren iparrorratza Urbas Fuenlabradaren aurkako lehian, eta arabarrek 95-86 irabazi dute hirugarren laurdenera arte oso berdinduta egon den norgehiagoka.

Joko-antolatzaile uruguaiarrak bere bizkar gainean hartu du Gasteizko taldea unerik txarrenak bizitzen ari zenean, eta irtenbiderik onenak aurkitzeko gai izan da. Irtenbide horiei Steven Enochek atera die zukurik handiena (23 puntu eta 30eko balorazioa), etxekoei bigarren garaipena emateko.

Grangerrek 18 puntu, 7 asistentzia eta 22ko balorazioa lortu ditu, eta funtsezkoa izan da bere taldearen garaipena erdiesteko, Fuenlabradak proposatutako zonako defentsa ugariak saihesteko gai izan baita.

Madrildarrek sartutako hiru puntuko 12 jaurtiketak ez dira nahikoa izan garaipena lortzeko, baina 25 minutuz arazo ugari eragin dizkiete Buesa Arenako jabeei, oso saskibaloi azkarra eta fisikoa eginez. Fuenlabradaren partetik Leo Meindl brasildarra nabarmendu da 23 puntu eta 30eko balorazioarekin.

Fitxa teknikoa:

95 - Baskonia (23+19+28+25): Baldwin (8), Marinkovic (5), Giedraitis (12), Sedekerskis (-) eta Nnoko (12) -hasierako bostekoa-, Granger (18), Fontecchio (3), Enoch (23), Costello (11) eta Kurucs (3).

86 - Urbas Fuenlabrada (23+18+24+21): Armand (6), Emegano (11), Meindl (23), Cheatham (15) eta Alexander (10) -hasierako bostekoa-, Ristic (13), Bagayoko (5), Álex López (3) eta Eyenga (-).

Epaileak: Carlos Peruga, Luis Miguel Castillo eta Carlos Merino. Ez dute inor kanporatu.

Gertaerak: Fernando Buesa Arenan eta 6.083 ikusleren aurrean jokatu den Endesa Ligako bigarren jardunaldia.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;