Baskonia
Igandean, 12:30ean
Caja Laboral, Nocionirekin, baina San Emeterio gabe Lucentumen aurka
Erredakzioa
Dusko Ivanovicen mutilek Endesa Ligako hirugarren postuan sendo jarraitzeko aukera ederra dute Alacanten. Fernando San Emeteriok, lesionatuta, ezin izango du jokatu.
-
Prigioni. Argazkia: EFE
Caja Laboralek Fernando San Emeterioren baja izango du, pasa den asteburuan pubisean min hartu baitzuen Asefa Estudiantesen aurkako neurketan. Kantabriako jokalaria bilakaeraren zain dago eta aste honetan jakingo da noiz itzuliko den kantxara.
Gainera, Pablo Prigioni eta Thomas Heurtel Alacanteko kantxara itzuliko dira. Frantziarrak pasa den denboraldian Txus Vidorretaren aginduetara jokatu zuen eta Argentinakoak orain dela hamar urte jantzi zuen Alacanteko elastikoa.