Itxi

Baskonia

ZALANTZAN

Neven Spahija Baskoniako teknikariak positibo eman du koronabirusean

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Kroaziarrak bigarren proba bat egingo du asteazken honetan, osteguneko Euroligako partidan bere taldea zuzendu dezakeen ala ez erabakitzeko.

  • Neven Spahija

    Neven Spahija. Argazkia: EFE

Neven Spahija Bitci Baskoniako entrenatzaileak positibo eman zuen astearte honetan koronabirusean, eta ez dago argi ostegun honetan Unics Kazanen aurkako partidan egon ahal izango den.

Izan ere, kroaziarrak bigarren proba bat egingo du asteazken honetan, osteguneko Euroligako partidan bere taldea zuzendu dezakeen ala ez erabakitzeko.

Proba horren emaitza zein den jakin bitartean, David Gil bigarren entrenatzaileak zuzendu du taldearen asteazken goizeko entrenamendua, eta, era berean, berak eskaini du bihar Bitci Baskonia eta Unics Kazan taldeen arteko Euroligako partidaren aurreko prentsaurrekoa.

Gilek dagoeneko zuzendu zuen Baskonia Euroligan, txapelketa horretako 18. jardunaldian, hain zuzen ere, Bartzelonaren aurka. Orduko horretan, gasteiztarrak nagusitu ziren (94-75).