Itxi

Baskonia

EUROLIGA

Neven Spahijaren positiboa faltsua izan da, eta Baskonia zuzenduko du Unics Kazanen aurka

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Kroaziarrak positibo eman zuen asteartean egin zioten antigeno proban, baina asteazken honetan egindako testek, ordea, emaitza negatiboak azaldu dituzte.

  • Neven Spahija

    Neven Spahija. Argazkia: EITBren bideo batetik hartutako irdia

Neven Spahija Bitci Baskoniako entrenatzaile kroaziarrak negatibo eman du asteazken honetan koronabirusa atzemateko egin dizkioten probetan, nahiz eta asteartean positibo eman. Horrenbestez, Gasteizko taldea zuzendu ahalko du ostegun honetan, Unics Kazanen aurkako Euroligako neurketan.

Antigeno testa eta PCR proba egin dizkiote Baskoniako entrenatzaileari, eta negatibo eman du bietan.

Euroligako partidaren aurreko prentsaurrekoan, David Gil bigarren entrenatzaileak aurreratu du klubaren ustez positibo faltsu baten aurrean zeudela, eta hala baieztatu da ordu batzuk geroago.