Itxi

Baskonia

Igandean 18:00etan

Derbia Buesa Arenan fase erregularrari amaiera emateko

Erredakzioa

Gasteiztarrek hirugarren postua ziurtatu zuten asteazkenean eta lasaitasun handiz egingo diote aurre derbiari. Bizkaitarrentzat, ordea, garrantzi handikoa izango da Gasteizko norgehiagoka.

  • Caja Laboral-Gescrap Bizkaia, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Caja Laboral-Gescrap Bizkaia, artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Caja Laboralek Gescrap Bizkaia hartuko du igande honetan Buesa Arenan fase erregularreko azken partidan. Neurketa 18:00etan hasiko da.

Gasteiztarrek hirugarren postua ziurtatu zuten asteazkenean eta lasaitasun handiz egingo diote aurre derbiari. Oraindik ez dakite zein talderen aurka neurtuko dituzten indarrak playoffean.

Gescrap Bizkaia izan daiteke Baskoniaren aurkaria. Katsikarisen taldeak laugarren, bosgarren edo seigarren postuan buka dezake fase erregularra, Gasteizko partida izango da erabakigarria. Argi dagoena da final-laurdenetan ez duela FC Bartzelona eta Real Madrilen aurka jokatuko.