Itxi

Saskibaloia

Jokalari berria

Alyssa Lawrence, Kutxabank Araskiko jokalari berria

EITB MEDIA

Hegaleko jokalaria Esteponatik dator, eta sasoi baterako kontratua sinatu du Arabako taldearekin.

  • Alyssa Lawrence, Kutxabank Araskiko jokalari berria

    Alyssa Lawrence, Kutxabank Araskiko jokalari berria

Alyssa Lawrencek Kutxabank Araskin jokatuko du datorren 2025-2026 denboraldian. Franziako nazionalitatea duen hegaleko jokalari amerikarrak sasoi baterako sinatu du kontratua. Esteponan jokatzetik dator Gasteizera, han Emakumezkoen Endesa Ligarako igoera lortu ostean. 1,85 luze da, eta hegaleko zein hegaleko pibot postuetan jokatzeko moduan dago.

Alyssa (1995/07/18) New Rochellen jaio zen (NY), eta han eman zituen lehen urratsak saskibaloi jokalari gisa. 2023an, Unibertsitatean hasi zen, San Diegon, NCAA ligan debuta eginez. Hurrengo ikasturtean, Massachusettseko Unibertsitatera joan zen, eta bi sasoiz han jokatu zuen. Jarraian, Errumaniako Sirius Targu Mures taldearekin bat egin zuen.

Honako talde hauetan ere jokatu du Lawrencek: Frantziako ligako Cavigal Nice Basket 06, Suediako A3 Basket Umea, Italiako Treofan Battipaglia eta Magnolia Campobasso, Alemaniako Herner TC eta Greziako AO Eleutheria Moshatou.

2021eko urtarrilean, Esteponarekin sinatu zuen. Denboraldi erdiz jokatu zuen, Bigarren Mailan. 2024ko abenduan itzuli zen, taldeari lehen mailarako igoera lortzen laguntzeko.